ESKak, beste batzuen artean, sindikatu honek aurkeztutako salaketaren ondorioz Euskal Autonomia Erkidegoko Fiskaltza Nagusiak dagokion epaitegira bidali duen txostena irakurri du.

Salaketa horretan, Sindikatu honek salatutako mediku espezialitateetatik hamarretan Fiskaltzak  sekretuak ezagutarazteko delitu zantzu nahikoak ikusi ditu.

ESKak salatu  eta Arartekoak bere txostenean adierazten zuen moduan, Fiskaltzak jakinarazten du  Osakidetzako Zuzendaritzak EHAAri azterketen galderak idatziko zituzten pertsonen izenak eman zizkiola,  aldi berean epaimahaietan parte hartzen zutela azpimarratuz. Hau horrela, orain Osakidetzako Giza Baliabideen zuzendari ohia dena, Soto jauna, bere bigarrena, Balerdi jauna eta  Asistentzia Sanitarioko Zuzendaria, Andoni Arcelay jauna salaketaren jomugan geratzen dira.

Ebatziko diren ardura penaletatik haratago, ESKrentzat nahiko argi geratu da Osakidetzan, kategoria mediko zehatzen plazak esleitzeko orduan, bezero-sistema nagusia izan dela eta sistema hau Osakidetzako arduradun nagusienen ezagupenarekin  eman dela.

Hortaz, ESKak Urkullu Lehendakariari Darpon Kontseilaria berehala kaleratu dezala exijitzen dio; eta Osakidetza barruan beharrezkoa den birsortzeari ekin diezaiola bezero-sistema ustel honekin amaitzeko.

 

Euskal Herrian, 2019ko Otsailaren 18an

DOPAk antolatutako mahai-ingurua: Osasun ituna aztergai

Donostialdeko Osakidetzako gure atal sindikalak DOPAk pasa den ostegunean Egiako Kultur Etxean antolatutako mahai-inguruan parte hartu zuen. Irakurri

Osasun sailburuaren, Osakidetzako Zuzendari eta Emergentzitako koordinatzailearen agerraldia osasun batzordean

Emergentziak berregituraketaz hitz egin du Sailburuak, osasun larrialdi guztietan denborak eta erantzunaren kalitatea hobetzeko Irakurri

'Bideo-performance' hauekin Osakidetzan behar dugun aldaketa irudikatu nahi izan dugu

  Donostian, Gasteizen, Laudion eta Gurutzetan 'performance' original hauek  egin ditugu, Osakidetza aldatzeko dugun beharra erakusteko. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56
  • 57
  • 58
  • 59
  • 60
  • 61
  • 62
  • 63
  • 64
  • 65
  • 66
  • 67
  • 68
  • 69
  • 70
  • 71
  • 72
  • 73
  • 74
  • 75
  • 76
  • 77
  • 78
  • 79
  • 80
  • 81
  • 82
  • 83
  • 84
  • 85
  • 86
  • 87
  • 88
  • 89
  • 90
  • 91
  • 92
  • 93
  • 94