Dirudienez, EAJrekin loturak dituen osasun arloko multinazional bateko Eurasiarako arduraduna izango da. EAJ oso gustora mugitzen da ate birakarien artean; kasu hau zerrenda luze baten azkenengoa besterik ez da.

 

 

ESK-k jakin du komunikabideen bitartez zein den Darpon jaunaren urrezko erretiroa sailburua izan ostean. Dirudienez, EAJrekin loturak dituen osasun arloko multinazional bateko Eurasiarako arduraduna izango da.

ESK-k ez du zalantzatan jartzen Darponen ahalmena bere postu berriaren zereginak aurrera eramateko; izan ere, sailburua zenean saiatu zen behin eta berriro Urdulizko Ospitaleko hainbat zerbitzu "ez sanitarioak" esku pribatuetara eramaten. Ospitaleko langilego osoaren eta ESK-ren borroka nekaezinari esker ez zuen lortu bere nahi pribatizatzaileak aurrera eramaten eta bertan behera utzi behar izan zituen Darpon jaunak.

Sailburu ohiaren postu berria ezagutu izanak ez gaitu harritu: urteak eta urteak osasun publikoaren arduraduna izan dena ondo ezagutzen ditu non dauden merkatu aukera onak sektorean. Gogoz bultzatu zuen "kolaborazio publiko-pribatua" sailburua zenean eta jakin badakigu ondo aprobetxatuko duela eman zaion aukera hau bere enpresa berria leku on batean kokatzeko.

EAJ oso gustora mugitzen da ate birakarien artean; kasu hau zerrenda luze baten azkenengoa besterik ez da. ESK-k salatutako EPEen iruzurraren kudeaketa tamalgarriaren ostean eta bere irteerarengatiko burukideen eta Lehendakari beraren aieneen ostean EAJri lotuta dagoen enpresa batean bukatu du Darponek, goikargu baten aulkian eserita eta soldata ederra kobratzen... EAJ-k ondo daki alderdiaren aldeko pairatutako sufrimenduak ordaintzen.

 

DOPAk antolatutako mahai-ingurua: Osasun ituna aztergai

Donostialdeko Osakidetzako gure atal sindikalak DOPAk pasa den ostegunean Egiako Kultur Etxean antolatutako mahai-inguruan parte hartu zuen. Irakurri

Osasun sailburuaren, Osakidetzako Zuzendari eta Emergentzitako koordinatzailearen agerraldia osasun batzordean

Emergentziak berregituraketaz hitz egin du Sailburuak, osasun larrialdi guztietan denborak eta erantzunaren kalitatea hobetzeko Irakurri

'Bideo-performance' hauekin Osakidetzan behar dugun aldaketa irudikatu nahi izan dugu

  Donostian, Gasteizen, Laudion eta Gurutzetan 'performance' original hauek  egin ditugu, Osakidetza aldatzeko dugun beharra erakusteko. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56
  • 57
  • 58
  • 59
  • 60
  • 61
  • 62
  • 63
  • 64
  • 65
  • 66
  • 67
  • 68
  • 69
  • 70
  • 71
  • 72
  • 73
  • 74
  • 75
  • 76
  • 77
  • 78
  • 79
  • 80
  • 81
  • 82
  • 83
  • 84
  • 85
  • 86
  • 87
  • 88
  • 89
  • 90
  • 91
  • 92
  • 93
  • 94