Arduradun politikoek irizpidea aldatzen ez badute eta inbertitzeko beharra onartzen dute, edo Lehen Arreta geldiarazi behar da egun batzuetako grebarekin.

Urtarrilean Osakidetzako sindikatuen mobilizazioa bizi izan dugu, bai eta hainbat auzo- plataforma eta elkarteena eta gizarte-mugimenduena ere. Mobilizazio horien gailurra joan den igandeko manifestazioak izan ziren. Bertan ikusi ahal izan zen Lehen Arretako plantillaz gain, gainerako herritarrak ere haserre daudela.

ESK-rentzat honek ezin du suposatu Lehen Arretaren aldeko mobilizazioen amaiera. Badakigu zein izango den gure kudeatzaileen erantzuna: beste alde batera begiratzea, presio asistentziala amaitu arte itxaron, eta horrekin langileen ezinegona gutxitzea.

ESKn argi daukagu orain arte planteatu den borroka ereduak ez duela fruiturik eman; legitimitaterik gabeko Mahai Sektorial batean esertzeko prest dauden sindikatuek deitutako mobilizazio puntualetan oinarritutako eredua da (ez dezagun ahaztu duela 8 urte baino gehiago Osakidetzan hauteskunde sindikaletarako deialdirik ez dela egin), sistematikoki betetzen ez diren akordioak lortzeko (Garapen Profesionalaren gaineko akordioa, esate baterako). Ezin dugu ahaztu orain arteko Mahai Sektorialeko negoziazioak ez dutela saihestu Lehen Arretaren edo Etengabeko Arreta Guneen eraistea.

ESK-k Osakidetzaren eta, bereziki, Lehen Arretaren defentsa-eredua berresten du. Elkarte-mugimenduaren bidez borroka sustatuko duen eredua, non hainbat eragile sindikalek parte hartuko duten, eta Osakidetza ez ezik, alderdi politikoak ere deituko diren, inbertsioa areagotuko duten eta kategoria guztietan langile-kopurua handituko duten politikak errotik aldatzeko.

ESK-k Osakidetzako Larrialdiak Koordinatzeko Zentroen egoera kritikoa salatzen du

Anbulantzia eta ospitaleekiko komunikazioa asko oztopatu da, eta TETRA sistema baino ezin izan da erabili Irakurri

ESK sindikatuaren atal berria Donostialdea ESIan

ESKren nortasun-ezaugarriak dira plantillekiko konpromiso irmoa, gure koherentzia, zintzotasuna, langile guztien beharrak eta aldarrikapenak entzutea  Irakurri

Bidasoa ospitalea desegiten jarraitzen dute

Apirilaren 14tik aurrera, lehen mailako pediatriako arreta Irungo Osasun Zentroan izango da. Irakurri

Bidasoako ESIa ez da haurrentzako lekua

Osasun Sailak jakinarazi berri du Bidasoako Ospitaleko larrialdietan ez direla 14 urtetik beherako pertsonak artatuko, eta guztiak Donostiako ospitalera bideratu Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56
  • 57
  • 58
  • 59
  • 60
  • 61
  • 62
  • 63
  • 64
  • 65
  • 66
  • 67
  • 68
  • 69
  • 70
  • 71
  • 72
  • 73
  • 74
  • 75
  • 76
  • 77
  • 78
  • 79
  • 80
  • 81
  • 82
  • 83
  • 84
  • 85
  • 86
  • 87
  • 88
  • 89
  • 90
  • 91
  • 92
  • 93
  • 94
  • 95
  • 96
  • 97
  • 98