Ez dugu onartzen inolako gertakari edo eraso matxistarik gure borrokaguneetan, joan den maiatzaren 18an Mercedes enpresako informazio-pikete batean gertatu zen bezala.

 

Eraso matxista Arabako metalako greban

 

« Queremos que el ámbito de la lucha sea también  un espacio seguro  para las mujeres »

 

Arabako Metalaren grebaren testuinguruan, maiatzaren 18an, Mercedes enpresako pikete informatibo batean eraso matxista bat gertatu zen. Piketean zegoen gizon batek keinu eta iruzkin sexualak egin zizkion bere lanpostuan zegoen emakume langile bati.

Gertaera honen aurrean, ELA-CCOO-LAB-USO-ESK-CGT sindikatuok gure erabateko gaitzespena adierazi nahi dugu. Gure ustez, ez da egoera isolatu baten edo jarduera indibidual baten ondorio soila, emakumeek jasaten duten egiturazko indarkeriaren ondorio ere bada.

 

Berdintasunaren bide luzea metalaren sektorean

Lan handia dugu egiteko Metalaren Sektoreko berdintasunaren alorrean. Era berean, garatzen ari garen borrokaren esparrua emakumeentzako gune segurua izatea nahi dugu.

Horregatik guztiagatik, aipatutako sindikatuok konpromiso hauek hartzen ditugu:

  • Gure borroka-guneetan inolako gertakari edo eraso matxistarik ez onartzea, eta detektatzen baditugu, horiek egiten ari den pertsona edo pertsonak kanporatzea.

  • Mobilizazioetan egoera eta jokabide matxistak antzemateko mekanismoak jartzea, eta sindikatuetako arduradunek beren gain hartzea gerta daitezkeen gertaerak edo egoerak jasotzeko eta dagozkien neurriak hartzeko konpromisoa.

  • Emakumeek baldintza berdinetan parte hartzea bermatuko duten espazioak sustatzea. Haien ekarpenak, iritziak edo jarduerak ikusezinak ez direla bermatzea.

  • Borroka hau aurrera eramaten ari diren langile guztiei hizkera edo adierazpen matxistak, LGTB-fobikoak eta abar ez erabiltzeko interpelatzea.

 

ELA-CCOO-LAB-USO-ESK-CGT

 

Emakumeen Mundu Martxa berriro iritsiko da Euskal Herrira

'Herrien burujabetza eta bizitza duina. Gerra eta kapitalismoaren kontra!' aldarrikatzeko, maiatzaren 9an eta 10ean Euskal Herrian egingo diren mobilizazioetan parte Irakurri

Zaintzarako eskubide kolektiboaren aldeko konpromiso sindikala

Ostegun honetan, martxoak 6, kalera irtengo gara zaintza-sistema publiko bat eskatzeko eta zainketen sektore pribatizatuan lan egiten dutenen lan-baldintzak eta Irakurri

Etxean greba gutxiago, lanean kontziliazioa

Zaintzak guztion ardura dira: erakundeena (zaintza-zerbitzu publikoa bermatuz), enpresena (kontziliazioa erraztuz) eta gizonena (eremu pribatuan erantzukizunak beren gain hartuz). Irakurri

Zaintza publiko eta komunitarioko sistema batekiko konpromiso sindikala

Zaintza publiko eta komunitarioko sistema baten aldeko apustua egiten dugu, bizitzak erdigunean jarriko dituena. Premiazko neurriak negoziazio kolektibora eramateko konpromisoa Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9