Barakaldoko Udalak, Valoriza Servicios Medioambientales (Sacyr taldea) enpresak egindako lan eta kontratu ez-betetzeen berri izan du, baina ez dituzte horri buruzko neurri zuzentzailerik hartu.

 

Limpieza Barakaldo Valoriza Servicios Medioambientales (grupo Sacyr)
Argazkia: Barakaldo Digital

 

Irregulartasunak Barakaldoko garbikuntzan

Valoriza Servicios Medioambientales-k (Sacyr Taldea) 2019ko martxoan Barakaldoko Udalaren hiri-hondakin solidoen eta bide-garbiketako zerbitzua esleitu zuenetik, zerbitzuaren ez-betetzeak etengabeak izan dira, bai lan-arloan, baita agiri teknikoen eskakizunen arloan ere.

  • Lanaldi partzialeko langileei hitzarmen kolektiboa osorik ez aplikatzea.

  • Lanaldi partzialeko langileen Gizarte Segurantzako kotizazioak ez dira behar bezala egiten.

  • Enpresak milaka euroko zorra du langile horiekin, nominen etengabeko kudeaketa txarraren ondorioz.

  • Nahiz eta enpresak, kontratu bidez, langileen bajen % 100 betetzera behartzen duen, hori ez da gertatzen. Horrela, zerbitzua hondatzearekin batera, onura irregularrak sortzen dira enpresarentzat.

  • Ez da martxan jarri esleipenaren baldintza teknikoen agirian bertan araututako lan-poltsa.

 

Barakaldoko udala konplizea

Barakaldoko Udalari, Obra eta Zerbitzuetako zinegotziari, hain zuzen, sail-sindikal honetako arduradunek enpresa esleipendunak egindako lan eta kontratu ez-betetze horien berri eman izan badiote ere, ez da horri buruzko neurri zuzentzailerik hartu. Beraz, egoeraren berri badute eta ez badute egoera lehengoratzeko inolako neurririk hartzen, enpresa-jarduera horren konplizetzat jo behar ditugu.

Hilabeteetan zehar, asko izan dira ESK-PTP atal sindikal honek egindako bilerak, idazkiak, eskaerak. Horietako batek ere ez du emaitzarik izan. Horregatik, datozen egunetan epaitegietara joko dugu Barakaldoko Hiri Hondakinen Bilketa zerbitzuko langileen lan-baldintzak eta lan-eskubideak defendatzeko eta enpresa Barakaldoko Udalarekin sinatu zituen kontratu-baldintzak betetzera behartzeko.

 

Bizkaiko IRSE-EBI-ko Enpresa Batzordea Eusko Legebiltzarrean agertu da

Enpresa Batzordeak azaldu ditu justizia arloko zerbitzuak pribatizatzeko arriskuak, eta talde parlamentarioei esku-hartzea eskatu die, zerbitzu horiek publiko egiteko eta Irakurri

Bizkaiko Correoseko langileei isunak, bere lana baliabiderik gabe egitearen ondorioz

Correoseko langileei isuna jartzen ari zaie zamalanetarako guneetan, enpresak ez duelako Bilboko TAOren aplikazioa instalatzen banaketa-ibilgailuetan. Correosi eskatzen diogu langileei Irakurri

Eusko Jaurlaritzari tresna publiko gehiago eta Mecaner-en instalazioak erosteko eskatzen diogu

Eusko Jaurlaritzari eskatzen diogu Mecaner enpresaren jabetzako lurrak eta instalazioak eros ditzala, eta berariazko partidak titulartasun publikoko industria-proiektuetarako aurrekontuetan sor Irakurri

Basauriko Udaleko garbiketa-azpikontrataren ez-ordainketak eta ez-betetzeak

Basauriko Udalaren utzikeriak, OHL enpresari garbiketa-azpikontrataren langileen eskubideak ez errespetatzea ahalbidetzen dio. Enpresa Batzordeak elkarretaratzeak deitu ditu azaroaren 27rako eta Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24