Arabako Esku-hartze Sozialaren sektoreko langileok elkarretaratzea egin dugu Gasteizko Udalaren aurrean, subrogazio-eskubidearen alde eta murrizketen aurka.

 

pliego intervencion social alava jon armentia vitoria gasteiz

 

Dozenaka langilek bat egin dute Arabako Esku-hartze Sozialaren sektorean ordezkaritza duten bost sindikatuok (ELA, CCOO, LAB, ESK eta UGT) Gasteizko Plaza Berrian deitutako elkarretaratzean. Mobilizazio horren arrazoia zera da: gure gaitzespena agertzea baldintza berdinetan subrogatzeko eskubidearen aurkako erasoari eta bestelako murrizketei —lanekoak eta sozialak—; Gasteizko Udalak argitaraturiko baldintza- pleguan horiek guztiak jasota baitaude, alegia, bazterketa sozialaren arriskuan dauden pertsonentzako tutoretzapeko etxebizitzak kudeatzeko baldintza-pleguan. Gaur egun, Gasteizko Udalarekin sinatutako akordioen bidez kudeatzen dituzte Arabako Hiesaren Kontrako Batzordea, Egoiliar Afroamerikarren Afro Elkartea eta IRSE-Araba.

Hemendik, eskerrak eman nahi dizkiegu bertaratu diren guztiei, batez ere Gasteizko Udaleko Langileen Batzordekoei, kontzentrazioarekin bat egin baitute.

 

Pleguaren aldaketaren arrazoiak

Elkarretaratzea egiten ari ziren bitartean, sindikatuetako ordezkariek agerraldia egin dute Udaleko Gizarte Politiken Batzordean. Agerraldian, urriaren 19an kontratazio pleguak aldatzeko eskatu zuten arrazoiak nabarmendu dituzte, Esku-hartze Sozialeko Hitzarmenaren 51. artikuluan jasotakoak, hain zuzen ere:

  • Egungo lan-ordutegiak eta egutegiak sartzea subrogazio-baldintzetan.

  • Subrogazio-taulan ez dauden soldata-kontzeptu guztiak sartzea (txandako, gaueko, igande eta jai-eguneko eta arduradun-plusak).

  • Langileen ordezkapen guztiak betetzea (baimenak, aldi baterako ezintasuna edo oporrenak), ratioak Gasteizko Udalak greba-egunetan ezarritako gutxieneko zerbitzuen azpitik markatzen dira pleguan.

  • Lanbide-kategoriak errespetatzea.

  • Jaiegunetako arreta presentziala sartzea, gaur egun ematen den bezala, eta pleguak guardia ez-presentzialekin ordezkatzen duena, horrek dakarren kalitate asistentzialaren galerarekin.

  • Programak artatuko dituen 135 pertsonen mantenu-, garbiketa- eta higiene-gastuak egozten dituen partida argitzea.

Aldaketa horiek guztiek 161.734,03 euroko murrizketa-saldoa eragin dute, 2020an etxebizitzak kudeatzeko aurrekontuan jasotakoaren %12,8. 2020rako aurrekontua 1.317.160 €-koa da, eta lizitazioa 1.155.425,07 €-koa.

 

Jon Armentiaren errespeturik gabeko jarrera

Jon Armentia zinegotziak jarrera eta tonu guztiz desegokiarekin erantzun die sindikatuen eskaerei, eta PPk, Elkarrekin Podemosek eta EH Bilduk gaitzetsi egin dute, zinegotziak sindikatuen ordezkaritzari buruz esandako gezurrak bertan behera uzteko eskatu baitute. Zinegotziak uko egin dio bere hitzak kentzeari, errespeturik gabeko jarrera ulertezin batean.

Ez du jakin azaltzen nondik ateratzen diren lizitazioaren 161.734,03 euroko murrizketak, onartu du Udalak ezabatu egin dituela subrogazio-taulan ez dauden soldata-kontzeptuak, aplikatu beharreko hitzarmen kolektiboan adierazitakoa erabat urratuz.

 

Berriz aztertu, gatazkak saihesteko

Ildo horretatik, sindikatuok Jon Armentiari eskatzen diogu lasai pentsa dezala hartzen ari den erabakien ondorioetan, eta alda ditzala adierazi dizkigun puntuak; izan ere, hori da modu bakarra gatazka erabat saihestezina saihesteko, horretarako borondate politikoa baldin badago.

Azkenik, Arabako Esku-hartze Sozialeko Hitzarmenaren Batzorde Misto Paritarioan lortutako akordioaren berri ematea. Bertan, AISA patronalak eta sektoreko sindikatuek erabaki dugu Gasteizko Udalari adieraztea errespetatu dezala hitzarmenaren 51. artikuluan ezarritakoa, egungo ordutegiak eta egutegiak, subrogazio-taulatik desagertu diren soldata-kontzeptu guztiak eta egungo lanbide-kategoriak barne.
Hain zuzen ere, horiek izan dira zinegotziak Batzordean gezurtzat jo dituen gaiak, eta horregatik eskatzen dugu kontratazio-plegua berehala aldatzeko eta gaur sindikatuei buruz egindako salaketei atzera egiteko.

Udala oraindik garaiz dabil argitaratu duen lizitazioarekin sortu duen arazoa konpontzeko.

SUBROGAZIOA BAI!! MURRIZKETARIK EZ!!

 

Munduko Medikuen Zuzendaritzak EEE bat proposatu du langile guztien % 25 kaleratzeko

Munduko Medikuak GKEaren Zuzendaritzak 118 pertsona kaleratzeko emandako arrazoiak errefusatzen ditugu, eta justifikaziorik gabeko eta prebentziozko Enplegu-Erregulazioko Espedientea (EEE) bat Irakurri

INDESAren 2024-27rako hitzarmen kolektiboa sinatu da

INDESA-ren hitzarmen kolektiboa sinatu da 2024-2027 aldirako, ia 5 urtez hitzarmen kolektiboa berritu gabe egon ondoren. Borrokatzeak merezi du! Irakurri

Publikoa den Esku-hartze Sozialeko sektore baten alde, stop azpikontratazioa!

Eskuhartze Sozialeko zerbitzuak publiko egitea da herritarrei zerbitzua baldintza onetan, lan-baldintza duinetan eta langileei merezi duten aintzatespena emateko modu bakarra. Irakurri

Bizkaiko Esku-hartze Sozialeko hitzarmen hau lorpen handia da

Gaur, uztailak 29, Bizkaiko Esku-hartze Sozialerako hitzarmen bikaina sinatu da. Zorionak langileen parte-hartzeagatik eta bi urte eta erdi hauetan borrokan Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11