Azpikontratazioak prekarizatu, pobretu eta hil egiten du. Gasteizen salatu dugu, eta azpikontratazioarekin amaitzeko borrokan jarraitzeko konpromisoa agertu dugu.

 

Stop subcontratación

 

Laneko prekarietatea, segurtasunik eza dagoenean gertatzen den egoera da, ziurgabetasuna eta bere baldintzetan berme falta eragiten duen lana dagoenean, eta, bereziki, langilearen oinarrizko beharrak betetzea ahalbidetzen ez duten ordainsariak daudenean.

 

Prekarietatea, bereziki sektore feminizatuetan

Gehiegizko behin-behinekotasuna, gutxieneko bizi-premiak betetzera iristen ez diren soldatak, lanaldi partzialeko kontratuak, ezkutuko lana eta autonomo faltsuaren kontratua dira prekarietatearen arrazoietako batzuk, eta horiek guztiak, edo ia guztiak, azpikontratazioan gertatzen dira, enpresa handiek egindako kontratazioetan baino ehuneko handiagoan, eta, kasu honetan ere, bereziki sektore feminizatuetan eragiten dute, hala nola telemarketingean, garbiketan, Kellyetan...

 

Azpikontratazioak prekarizatu, pobretu eta hil egiten du

Azpikontratazioak gure plantillak zatitu eta ahultzen ditu, gure defentsa sindikala eta negoziazio kolektiboa zailduz. Kasu askotan, sektoreko hitzarmenak enpresa nagusiaren hitzarmenak edo azpikontratetako enpresa-hitzarmenak baino askoz ere baldintza okerragoetan egiten dira, erreferentziazko sektorekoak baino baxuagoak.

Azpikontratazioak hil egiten gaitu. Istripu-arriskua esponentzialki handitzen da, laneko segurtasunaren zaintza zailtzen delako, edo zuzenean azpikontratetako langileak segurtasun-neurri egokirik gabeko lanak egitera "behartzen" direlako, eta hori enpresa nagusian egitea debekatu egiten da.

Horren erakusgarri, Gas2Move enpresako gure lankideak ditugu, Fedexen enpresaren azpikontrata. Abenduaren 9tik greba mugagabean ditugu salgaiak errepidez garraiatzeko Arabako hitzarmenaren aplikazioa eta kaleratutako bi lankideren berronartzea eskatuz.
Beste adibide bat Ferrosoerreko langilea, Michelin enpresako azpikontrata bat, joan den asteazkenean istripu larri bat izan zuen, eta eskuko hatzen zati bat galdu zuen.

Azpikontratazioak prekarizatu, pobretu eta hil egiten du; hau guztia salatzeko, eta azpikontratazioaren bukatzeko gure konpromezua adierazteko, ESK sindikatuko Arabako delegatuak kontzentrazio bat egin dugu Gasteizen gaur goizean.

 

Eusko Jaurlaritzak autoritarismoa alde batera utzi eta lan-baldintzak hobetu behar ditu

Eusko Jaurlaritzak Ertzaintzarekin lortutako akordioak erakusten du bere ardurapeko 100.000 pertsonen lan-baldintzak hobetu daitezkeela. Martxoaren 18an, asteartean, elkarretaratzea egingo dugu Irakurri

Santiagoko larrialdiak, erabakimen handiko zentro bat?

Santiagoko larrialdiak, erabakimen handiko zentro bat? 2025 martxoak 04 Gasteizko Santiago Ospitaleko larrialdiak ireki izana salatzen dugu, langileen kopurua nabarmen Irakurri

Correosen eskubideak eta kalitatezko zerbitzua bermatuko dituen hitzarmen baten alde

Enpresak eta CCOO, UGT, CSIF eta Sindicato Libre sindikatuek akordio bat sinatu dute, milaka lanpostu suntsitzea eta Correoseko langileen baldintzak Irakurri

EITB euskalduna, zuzendaritzatik hasita!

Geure kezka agertu nahi dugu, EITBko zuzendaritza-postuak hautatzeko prozesuetan ez direlako euskararen ezagutzaren eskakizuna betetzen ari. EITBko Zuzendaritzari galdatzen diogu Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48