Azpikontrata baterako lan egiten duzu? Obra amaierarako kontratua daukazu? Adi.

 

 

 

Ekoizpen-enpresek kanpora ateratze eta azpikontratazio ereduak eragiten duen prekarietatearen dimentsioetako bat, beste enpresa batzuentzat zerbitzuak (mantentze-lanak, garbiketa, muntaketa, telemarketina, etab.) ematen dituzten enpresa horiek kontratatutako plantillen behin-behinekotasuna da.
Jarduerak azpikontratatzen diren kasu horietan, oso ohikoa da kaltetutako plantillak ‘obra-amaierako’ modalitatean kontratatuta egotea (obra edo zerbitzu jakin baterako behin-behineko kontratua).

Espainiako Auzitegi Gorenak duela gutxi emandako epai baten bidez, milioika kontratu mugagabe bihurtzeko aukera zabaldu da.

 

Auzitegi Gorenaren Epaia

Joan den abenduaren 25ean, Auzitegi Gorenak obra edo zerbitzu bidezko behin-behineko kontratuaren doktrina aldatu zuen. Bertan, bi egoera ezartzen dira kontratu horiek lege-iruzurrean daudela eta, beraz, kontratu mugagabeak izango liratekeela ezartzeko.

  1. Kontratuen iraupena salbuespenez luzea izatea. Langileen Estatutuak gehienez 3 urteko iraupena ezartzen du, eta 12 hilabetez luza daiteke, hitzarmen kolektibo bidez. Zure kontratuak epe horiek gainditzen baditu, langile mugagabea izan zintezke.
  2. Lan egiten duzun enpresa hirugarren enpresei zerbitzuak ematen aritzea. Kasu honetan, kontuan hartu behar da zure enpresak eskaintzen dituen ‘obra edo zerbitzu’ horiek bere jarduera propioa eta arrunta direla. Beraz, ezin da pentsatu behin-behineko kontratuak egin ahal izateko adinako garrantzia dutenik, baizik eta egiturazko lanpostuen aurrean egongo ginatekeela. Epaiak berak dioenez, beti lan-karga bera ez izateak ezin du justifikatu enpresak behin-behineko kontrataziora jotzea.

Auzitegi Gorenaren osoko bilkuraren epai honetan, salak kritikatu egin du enpresaburuek aldi baterako kontratazioaz egiten duten abusuzko erabilera, eta gogorarazi du arau orokorra kontratazio mugagabea izan behar dela, eta behin-behineko kontratuak salbuespenezko egoeretarako geratu beharko liratekeela.

 

Egoera horretan bazaude edo hala uste baduzu:

  • Zure egoera salatu dezakezu Lan Ikuskaritzan, zure egoera erregulariza dadin.
  • Judizialki erreklama dezakezu zure finkotasunaren aitorpena.
  • Bereziki kontratua bertan behera uzten badizute, gogoratu edozein dokumentu sinatu behar duzula “Jasoa, Ez Onartua” esaldia erantsita, eta 20 egun dituzula zure eskubideak baliatzeko eta bidegabeko kaleratzetzat jotzeagatik borrokatzeko.

 

Deskargatu Informazio Orria

 

Eusko Jaurlaritzak autoritarismoa alde batera utzi eta lan-baldintzak hobetu behar ditu

Eusko Jaurlaritzak Ertzaintzarekin lortutako akordioak erakusten du bere ardurapeko 100.000 pertsonen lan-baldintzak hobetu daitezkeela. Martxoaren 18an, asteartean, elkarretaratzea egingo dugu Irakurri

Santiagoko larrialdiak, erabakimen handiko zentro bat?

Santiagoko larrialdiak, erabakimen handiko zentro bat? 2025 martxoak 04 Gasteizko Santiago Ospitaleko larrialdiak ireki izana salatzen dugu, langileen kopurua nabarmen Irakurri

Correosen eskubideak eta kalitatezko zerbitzua bermatuko dituen hitzarmen baten alde

Enpresak eta CCOO, UGT, CSIF eta Sindicato Libre sindikatuek akordio bat sinatu dute, milaka lanpostu suntsitzea eta Correoseko langileen baldintzak Irakurri

EITB euskalduna, zuzendaritzatik hasita!

Geure kezka agertu nahi dugu, EITBko zuzendaritza-postuak hautatzeko prozesuetan ez direlako euskararen ezagutzaren eskakizuna betetzen ari. EITBko Zuzendaritzari galdatzen diogu Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48