'STOP azpikontrazioa, STOP azpieskubideak' kanpainak segida izan du Petronorreko findegian ESK sindikatuak burututako mobilizazioarekin.
Aste honetan, Petronorreko eta haren azpikontratetako lankideek findegiaren aurrean konzentrazio bat egin dute, enpresako azpikontratazioen amaiera eskatzeko.
Azpikontratazioa Petronorren
Petronorren azpikontratazioa oso agerikoa da. Egunero ehunka lagun sartzen dira findegian garbiketa, jangela, muntaketa, mantentze eta ekoizpen lanak egiteko.
Geldialdietan bezalako egoeretan, azpikontratatutako pertsonen kopurua hainbat aldiz biderkatzen da.
Kontraten Ituna Petronorren
Petronorren Kontratuen Itunaren negoziazioa modu formalean ireki baino aste batzuk lehenago egin da elkarretaratzea. Aurreko ituna sinatu zenetik 5 urte igaro dira.
ESKren ustez, itun berri honek aurrerapauso bat izan behar du azpikontratazioaren ondorio negatiboenak mugatzeko:
- Kontrata guztientzako ituna (jangela, garbiketa, eragiketak, kontratak ere badira).
- Findegian lan egin ohi dugun pertsona guztien subrogazioa bermatuko duen ituna.
- Enpresa piratak geldiaraziko dituen ituna, Bizkaiko hitzarmenak betetzera behartuz, enpresa guztientzat gutxieneko arau gisa.
- Petronorren konpromisoa eta legezko aplikazio-ahalmena izango dituen ituna.
Aukera aprobetxatu nahi izan dugu enpresari erakusteko, negoziazio-mahaira eramaten ditugun aldarrikapenetatik harago, beharrezkoa dela azpikontratazioarekin amaitzea, prekarietatearekin amaitzeko. Aurrera pauso sendo bat emateko unea da.
Eusko Jaurlaritzak autoritarismoa alde batera utzi eta lan-baldintzak hobetu behar ditu
Santiagoko larrialdiak, erabakimen handiko zentro bat?
Correosen eskubideak eta kalitatezko zerbitzua bermatuko dituen hitzarmen baten alde
EITB euskalduna, zuzendaritzatik hasita!
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- 6
- 7
- 8
- 9
- 10
- 11
- 12
- 13
- 14
- 15
- 16
- 17
- 18
- 19
- 20
- 21
- 22
- 23
- 24
- 25
- 26
- 27
- 28
- 29
- 30
- 31
- 32
- 33
- 34
- 35
- 36
- 37
- 38
- 39
- 40
- 41
- 42
- 43
- 44
- 45
- 46
- 47
- 48