ESK-k azaroaren 4an ASVIAMIEk amiantoko biktimak ekonomikoki erreparatzeko konpentsazio-funts baten alde antolatutako mobilizazioetan parte hartzeko deia egin du.
Amiantoa erabiltzea eta merkaturatzea debekatu zenetik ia bi hamarkada igaro ondoren, harekin kontaktua izateagatik (kasu gehienetan lantokietan) hildako pertsonen kopuruak gora egiten jarraitzen du urtez urte.
Urteak eta urteak dira biktimen elkarteek alderdi parlamentario guztiei hildakoen familiei kalte-ordaina ordaintzeko Konpentsazio Funts bat sortzea.
Joan den apirilean, berriz ere lege-aurreproiektua kontuan hartu zen Madrilgo legebiltzarrean. Hala ere, data horretatik aurrera, Diputatuen Kongesuko Mahaiak gelditu egin du lege hau garatzeko lanen aurrerapena.
ASVIAMIEren mobilizazioa
Horregatik, datorren azaroaren 4an, Euskadiko Amiantoaren Biktimen Elkarteak (ASVIAMIE) EAEko hiru lurralde historikoetan mobilizatzeko deia egin du.
ESK-k gure atxikimendua adierazi nahi diogu mobilizazio horiei, eta dei egiten diegu gure afiliatu guztiei mobilizazioetan parte har dezaten
Azaroaren 4an 12:00etan.
- Donostia Okendo kalea (Gobernu ordezkaritzaren aurrean)
- Bilbo Moyua plaza
- Laudio Aldai plaza
Esku-hartze sozialean arrisku-egoerak saihesteko neurriak eskatzen ditugu
Prekarietateak garraioaren sektoreko lan-istripuak errazten ditu
26 langile hil ziren 2024an Nafarroan, azken hamarkadako kopururik altuena
Lan heriotzek gora egin dute 2024an
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- 6
- 7
- 8
- 9
- 10
- 11
- 12
- 13