Mobilizazioekin jarraitzen dugu, eta areagotu egingo ditugu patronalak eta erakundeek, ekintzekin, sektoreko lan- eta laguntza-baldintzak hobetzeko apusturik egiten ez badute. Azaroaren 17an hurrengo mobilizazioa.

 


Arabako Esku-hartze Sozialaren sektorean ordezkaritza duten ELA-COO-LAB-ESK-UGT sindikatuok hiru mobilizazio egun arrakastatsuren ondoren, AISA patronalaren proposamen bat jaso genuen, negoziazio-mahaia berriro martxan jartzeko, patronalaren arabera, erakundeen finantziazio faltagatik blokeatuta baitzegoen.

 

«  AISAren proposamenak sektorearen baldintzak hobetzeko  gure aldarrikapenetatik urrun  daude »

 

Azaroak 9ko negoziazio mahaiaren bileran, AISAk planteamendu orokorra egin zigun, zehaztasunik gabekoa, eta, gainera, duela hilabete mahaian genuena baino eskasagoa, mobilizazioak eragin zituena baino are kaskarragoa. Argi eta garbi adierazi digute erakundeek, orain arte ez bezala, finantzaketa-bermeak eman dizkietela, baina sektorearen baldintzak hobetzeko proposamenak urrun daudela gure aldarrikapenetatik, eta ez daudela beste mugimendurik egiteko prest.

Hori onartezina da sektoreko langileentzat, 11 hilabetez negoziatzen aritu ondoren!

Bilera amaitzeko, AISAk konpromisoa hartu du ahalik eta lasterren proposamen argi eta zehatz bat egiteko mahai gainean dauden puntu guztietan.

Jarraian, sindikatuok Emilio Sola Gizarte Politiketako diputatuarekin eta haren lantaldearekin bildu gara. Aldundiak Esku-hartze Sozialaren aldeko apustua egin dutela jakinarazi digu, sektoreko langileen aldetik Hitzarmena aurrera ateratzeko borondatea duela, “bideratzaile” gisa agertu dela eta hori guztia hurrengo negoziazio-mahaian gauzatuko delaren itxaropenarekin utzi gaitu.

Sola jauna, ekintzak nahi ditugu, ez itxaropenezko borondateak!

 

Arabako eskuhartze soziala tinko

 

Mobilizazioekin jarraitzen dugu

Arabako Esku-hartze Sozialeko langileok mobilizazioekin jarraitzen dugu, eta areagotu egingo ditugu patronalak eta erakundeek, ekintzekin, sektoreko lan- eta laguntza-baldintzak hobetzeko apusturik egiten ez badute.

Sektoreari berriro dei egiten diogu azaroaren 17an, asteazkenarekin:

  • 10:00etan Probintzia Plazan berriro kontzentratzeko, ekintza berri batekin.

  • 17:00etan kontzentratuko gara urrezko Zeledonen Plazan (Posta kalearekiko bidegurutzea), eta etorkizuneko ekintzak lantzen jarraituko dugu.


ELA CCOO LAB ESK UGT

 

Bizkaiko IRSE-EBI-ko Enpresa Batzordea Eusko Legebiltzarrean agertu da

Enpresa Batzordeak azaldu ditu justizia arloko zerbitzuak pribatizatzeko arriskuak, eta talde parlamentarioei esku-hartzea eskatu die, zerbitzu horiek publiko egiteko eta Irakurri

Esku-hartze sozialean arrisku-egoerak saihesteko neurriak eskatzen ditugu

Gizarte-hezitzaile baten heriotzaren aurrean, LAB, ELA, CCOO eta ESK sindikatuok neurri zehatzak eskatzen ditugu esku-hartze sozialeko arrisku-egoeren aurrean. Irakurri

ESK Arabako Esku-hartze Sozialaren hitzarmenaren negoziazio-mahaitik kanpo uzteari, ez!

Sindikatu guztiok patronalari eskatu diogu ESK-k ere negoziazio mahaian parte hartu ahal izatea; eta patronalak horri uko egiten badio, helburu Irakurri

Patronalak ESK kanporatu du Arabako Esku-hartze Sozialeko hitzarmenaren negoziazio mahaitik

AISA patronala salatzen dugu, ESK negoziazio mahaitik kanpo uzteagatik. Gainerako sindikatuen babesa jaso dugu eta mahaian presentzia izaten jarraitzeko formulak Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12