Arabako Foru Aldundiaren aurrekontu prekarioen aurrean, langile sozio-sanitarioek partida ekonomikoak eskatzen dituzte beren enpleguak duintzeko.

 

Los sectores socio-sanitarios se movilizan contra los presupuestos de Araba

 

Aro berri bat dator. Aurrekontu inbertitzaileenak dira, pertsonentzat gehien erabiltzen direnak, beraz, Araban etapa berri bat ireki dute, ilusio aro bat”, Ramiro González Arabako ahaldun nagusiak aurrekontuen aurkezpenean ziurtatu duenez. “Izan ere, dirubilketaren hazkundeari, Europako finantzaketari eta defizitari esker, kontu handinahiak eta ilusionagarriak izango ditugu”. Hori da herritarrei komunikabideetan agertzen zaien errealitatea, aurrekontuak jasotzen dituzten pertsonen errealitatea oso bestelakoa da.

 

« Arabako Foru Aldundiaren  aurrekontuak ez dira nahikoak  eta ez dira hobekuntza azpikontratatutako, feminizatutako eta prekarizatutako gizarte-zerbitzuetako langileentzat »

 

Errealitate prekarioa

APDEMAko, INDESAko eta Arabako Egoitza eta etxebizitza komunitarioen eta Eskuhartze Sozialaren sektoreetako batzordeek gaur salatu nahi dugu Arabako Foru Aldundiaren aurrekontuak ez direla nahikoak eta ez direla hobekuntza azpikontratatutako, feminizatutako eta prekarizatutako gizarte-zerbitzuetako langileentzat. Aurrekontu horien bidez, Aldundiak oztopatu egiten du negoziazio kolektibo errealaren aukera, hobekuntza ekonomiko eta sozialak baldintzatuz Foru Gobernuak berak hartzen dituen erabakietara, negoziazio-mahaietatik kanpo. Parte hartzen ez duten baina finantzazio faltarekin blokeatzen dituzten negoziazio-mahaiak.

Enpresa pribatuek Foru Aldundiarekin, Eusko Jaurlaritzarekin eta Gasteizko Udalarekin egindako kontratuen edo lankidetza-hitzarmenen bidez kudeatutako baliabide publikoez ari gara. Osasun-krisiaren ondorioak gehien pairatu dituzten baliabideak dira, eta baliabide horiek ez dute jarduera geldiarazi, publikoki aitortu baitzaie egindako lana, txaloka bada ere. Pandemian funtsezkoak izan dira, ezinbestekoak, orain ikusezinak dira.

Nazkatuta gaude egoera honekin eta erakundeen tratu txar hauekin.

Aurrenkontu prekarioen aurrean, langile soziosanitarioak borrokan!
Piztu borroka!

ELA- CCOO- LAB- ESK- UGT- USO

 

Bizkaiko IRSE-EBI-ko Enpresa Batzordea Eusko Legebiltzarrean agertu da

Enpresa Batzordeak azaldu ditu justizia arloko zerbitzuak pribatizatzeko arriskuak, eta talde parlamentarioei esku-hartzea eskatu die, zerbitzu horiek publiko egiteko eta Irakurri

Esku-hartze sozialean arrisku-egoerak saihesteko neurriak eskatzen ditugu

Gizarte-hezitzaile baten heriotzaren aurrean, LAB, ELA, CCOO eta ESK sindikatuok neurri zehatzak eskatzen ditugu esku-hartze sozialeko arrisku-egoeren aurrean. Irakurri

ESK Arabako Esku-hartze Sozialaren hitzarmenaren negoziazio-mahaitik kanpo uzteari, ez!

Sindikatu guztiok patronalari eskatu diogu ESK-k ere negoziazio mahaian parte hartu ahal izatea; eta patronalak horri uko egiten badio, helburu Irakurri

Patronalak ESK kanporatu du Arabako Esku-hartze Sozialeko hitzarmenaren negoziazio mahaitik

AISA patronala salatzen dugu, ESK negoziazio mahaitik kanpo uzteagatik. Gainerako sindikatuen babesa jaso dugu eta mahaian presentzia izaten jarraitzeko formulak Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12