Ez gatoz bat Arabako Esku-hartze Sozialeko patronalen argudioekin, eta dei egiten dugu apirilaren 26an Gasteizen mobilizatzera, hitzarmenaren negoziazioa desblokeatzeko.
« Erosahalmena bermatzea eta lan baldintzen duintzea eskatzen dugu »
Ia urte eta erdiko negoziazioen ondoren, Arabako Esku-hartze Sozialaren sektoreak hitzarmen duin baten alde borrokatzen jarraitzen du. Izan ere, patronala negoziazioa blokeatzen ari da, erakundeen finantzaketan aitzakipean, eta esanez KPIari lotutako igoera batek elkarte askoren amaiera ekar lezakeela. Esan beharrik ez sindikatuok ez dugua bat egiten patronalaren iritziarekin.
Hain zuzen ere, sindikatuok sektoreko 1.000 langile baino gehiagoren erosahalmena bermatzea eta lan baldintzen duintzea eskatzen dugu. Horregatik, sektore osoari dei egiten diogu apirilaren 26an 10:00etan Gasteizko Eusko Jaurlaritzaren aurrean mobilizatzeko.
ELA - CCOO - LAB - ESK - UGT
Esku-hartze sozialean arrisku-egoerak saihesteko neurriak eskatzen ditugu
Gizarte-hezitzaile baten heriotzaren aurrean, LAB, ELA, CCOO eta ESK sindikatuok neurri zehatzak eskatzen ditugu esku-hartze sozialeko arrisku-egoeren aurrean.
Irakurri
ESK Arabako Esku-hartze Sozialaren hitzarmenaren negoziazio-mahaitik kanpo uzteari, ez!
Sindikatu guztiok patronalari eskatu diogu ESK-k ere negoziazio mahaian parte hartu ahal izatea; eta patronalak horri uko egiten badio, helburu…
Irakurri
Patronalak ESK kanporatu du Arabako Esku-hartze Sozialeko hitzarmenaren negoziazio mahaitik
AISA patronala salatzen dugu, ESK negoziazio mahaitik kanpo uzteagatik. Gainerako sindikatuen babesa jaso dugu eta mahaian presentzia izaten jarraitzeko formulak…
Irakurri
Munduko Medikuen Zuzendaritzak EEE bat proposatu du langile guztien % 25 kaleratzeko
Munduko Medikuak GKEaren Zuzendaritzak 118 pertsona kaleratzeko emandako arrazoiak errefusatzen ditugu, eta justifikaziorik gabeko eta prebentziozko Enplegu-Erregulazioko Espedientea (EEE) bat…
Irakurri
- 1
- 2
- 3
- 4
- 5
- 6
- 7
- 8
- 9
- 10
- 11