EULEN enpresa Pasaiako Udalak zerbitzu horretarako handitu zuen diru guztiarekin geratu da; bitartean, langileok baldintza txarrak ditugu eta beste sektore bateko hitzarmen bat aplikatzen digute.

 

SAD Pasaia

 

« Pasaiako Udalak zerbitzuaren prezioa % 10,18 igo zuen, baina ez du langileongan eraginik izan,   dena EULENek gorde baitu »

 

Pasaiako etxez etxeko laguntza zerbitzuko langileok nahikoa dela esan dugu, eta gure lan eta bizi baldintzen alde borrokatzeko erabakia hartu dugu.

Zerbitzuaren titularra Pasaiako Udala da, eta EULEN enpresaren bidez kudeatzen da.

 

Beste sektoreko lan-hitzarmena

Gipuzkoako garbiketa hitzarmena aplikatzen zaigu, gure lanak sektore horrekin zerikusirik ez duenean. Orain erabaki dugu borrokatzea hitzarmen propioa lortzeko eta Oarso-Bidasoa eskualdeko lan baldintza txarrenak dituzten sektoreko langileak izateari uzteko.

Azken kontratuan (2020an), Pasaiako Udalak zerbitzuaren prezioa %10,18 igo zuen, baina igoera hori ez da langileengana iritsi; aitzitik, oso osorik enpresaren esku geratu da.

 

SAD Pasaia greban

 

«  Pasaiako herriaren, erabiltzaileen eta haien senideen  laguntza eskatzen dugu  »

 

Ez Udalak, ez EULENek

Udalak eta enpresak ez diete erantzun egokirik eman gure aldarrikapenei, eta, beraz, GREBA MUGAGABEA deitu genuen maiatzaren 23tik aurrera.

Borrokan jarraituko dugu gure helburuak lortu arte, eta, horretarako, Pasaiako herriaren, erabiltzaileen eta haien senideen laguntza eskatzen dugu, horiek baitira zerbitzuan lan baldintza kaxkarrak pairatzen dituztenak.

 

CAFek kontziliaziorako eskubidea bermatu behar du

CAFek langile baten lanaldia egokitu behar izan du eta 5.500 €-ko kalte-ordaina ordaintzera zigortu dute, langile batek kontziliaziorako duen eskubidea Irakurri

Sanmarkosene: akordioa 81 eguneko grebaren ostean

Errenteriako Sanmarkosene egoitzan 81 eguneko greba egin ostean, kaleratzeak geldiarazteko eta, oro har, langileen lan-baldintzak hobetzeko akordioa lortu da. Irakurri

Iraungitzeko EEEa STADLERren, kudeatzaileen gaitasunik ezaren erruz

Atzo hasi zen STADLER enpresaren ERE-aren kontsulta-epea. Administrazioei exijitzen diegu parte har dezatela 58 lanpostu horiek galtzea ahalbidetuko duten konponbideen Irakurri

Afry Solutions Spain, negoziaketa orain!

Afry Solutions Spain enpresako langileek mobilizazioak hasi dituzte Donostian, beren lan-eskubideen aldeko benetako negoziazioaren alde. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11