Alfredo de Miguelen kasua porrot sistemiko baten froga da. Beste funtzionamendu mota bat eskatzen dugu euskal enpresa eta fundazio publikoetan.

 

De Miguel kasua
Argazkia: Correo

 

«  Paternalismoa, klientelismoa eta gardentasun ezaren  nahasketa dira enpresa gidatzen duen dinamika »

 

HAZI bezalako enpresek botere politikoaren zuzendaritzaren bitartez kudeatzen, pibotatzen eta bideratzen dira, kasu honetan, Eusko Jaularitzako Nekazaritza Sailarekin lotuta daude. Ondorioz, enpresetako kudeatzaileak eta zuzendari nagusiak botere politiko horren bidez izendatzen dira. Horrela, enpresa politikari lotzen zaio eta politika enpresari ere. Errealitate horrek, enpresa funtzionamendu eredu jakin bat ipini du martxan. Etorkizunera begiratzen duten negozio-itxaropenarekin eta errentagarritasunarekin bat ez datozenak. Eta, errealitate hori ez da batere ona lan garapenaren ikuspuntutik aztertzen badugu ere.

 

Paternalismoa, klientelismoa eta gardentasun eza

Paternalismoa, klientelismoa eta gardentasun ezaren nahasketa dira enpresa gidatzen duen dinamika. Enpresaren organigraman zuzendaritzatik hurbil dauden pertsonek enpresaren hierarkian goi tokian aurkitzen dira. Baina, Hierarkia zehatz horrek enpresa eguneroko kudeaketan blokeo batera darama. Garrantzitsuena, postua, maila, hierarkia dira,... Taldea, prestakuntza, lantaldeak, eta, enpresa merkatuan lehiakorra eta errentagarri izatea helburu bezala desagertu dira. Datorrena kudeatzea eta agintzen dena betetzea da helburua. Nahiz, diru publikoa eta diru-laguntza asko jaso enpresa ez da gai merkatuan proiektuak sortu eta dinamika berriak martxan ipintzeko, ezta ere langileen helburu pertsonal eta profesionalei erantzuna emateko.

Enpresaren “estilo” horrek eredu moduko bat ipini du martxan. Proaktiboak diren langileak eta “estiloa” aldatzen saiatzen diren langileak baztertuak izaten dira. Errealitate gogor hau amesgaizto bihurtzen da egunero lanera joaten diren langile askorentzat. Ilusioa aspaldi desagertu zen, eta, ondorioz, aspaldi desagertu zen esperantza ere. Langilearen balioak ez du axola, ezta esperientziak ere, soilik, obedientziak balio du.

 

«  Interes kolektiboa langile ezberdinen  interes indibidualengatik  ordezkatua izan da »

 

HAZI fundazioa
Argazkia: Berria

 

De Miguel kasua

Baina, enpresaren “estiloa” bere gain hartuz, langileek ez dute enpresaren erabakietan parte hartzen, aldiz, enpresaren burokrazia hierarkikoaren zerbitzura dauden tresnak bihurtzen dira. Ez dugu inondik inora zalantzan jartzen, Alfredo de Miguelek eginiko lan ona, ezta profesionaltasuna ere. Guk, salatzen duguna da botere politikoak urte luzez HAZI bezalako enpresa publikoetan ezarritako klientelismo eredua da. Baita ere, historikoki enpresa-batzorde ezberdinek eredu hau jarduteko modu bakarra onartu izana salatzen dugu. Denboraren poderioz interes kolektiboa langile ezberdinen interes indibidualengatik ordezkatua izan da. Zenbat eta hierarkikoagoa izan eredua, orduan eta galdera gutxiago enpresaren egoerari buruz.

Euskal enpresa eta fundazio publikoetan beste ikuspegi eta eredu bat aldarrikatzen jarraituko du.

 

Eusko Jaurlaritzak autoritarismoa alde batera utzi eta lan-baldintzak hobetu behar ditu

Eusko Jaurlaritzak Ertzaintzarekin lortutako akordioak erakusten du bere ardurapeko 100.000 pertsonen lan-baldintzak hobetu daitezkeela. Martxoaren 18an, asteartean, elkarretaratzea egingo dugu Irakurri

Santiagoko larrialdiak, erabakimen handiko zentro bat?

Santiagoko larrialdiak, erabakimen handiko zentro bat? 2025 martxoak 04 Gasteizko Santiago Ospitaleko larrialdiak ireki izana salatzen dugu, langileen kopurua nabarmen Irakurri

Correosen eskubideak eta kalitatezko zerbitzua bermatuko dituen hitzarmen baten alde

Enpresak eta CCOO, UGT, CSIF eta Sindicato Libre sindikatuek akordio bat sinatu dute, milaka lanpostu suntsitzea eta Correoseko langileen baldintzak Irakurri

EITB euskalduna, zuzendaritzatik hasita!

Geure kezka agertu nahi dugu, EITBko zuzendaritza-postuak hautatzeko prozesuetan ez direlako euskararen ezagutzaren eskakizuna betetzen ari. EITBko Zuzendaritzari galdatzen diogu Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48