Izmar Automotivek justifikaziorik gabe kaleratu du ESK-ren hauteskundeetarako hautagaia, eta ez dugu zalantzarik askatasun sindikalaren urraketa argiaren aurrean gaudela.

 

 Izmar Automotive-ko kaleratzearen aurkako kartela

 

 

« ESK-ren  hautagaitza publikoa zen  lankide guztien eta enpresako zuzendaritzaren artean »


Urtarrilaren 20an hauteskunde sindikalak deitu ziren IZMARen, Gasteizen duen lantokian. Galiziako enpresa bat da, Vigon du egoitza nagusia, eta industria-edukiontziak konpontzen eta fabrikatzen ditu. Gasteizko zentroan 13 langile ditu, eta Mercedes-Benz lantegirako lan egiten du batez ere.

 

Errepresio sindikala Izmar Automitiven

Hauteskunde sindikalen prozesu horretan, enpresak justifikaziorik gabe kaleratu du ESK-ren hauteskundeetarako hautagaia, eta ez dugu zalantzarik askatasun sindikalaren urraketa argiaren aurrean gaudela.

ESK-ren hautagaitza publikoa zen lankide guztien eta enpresako zuzendaritzaren artean, eta plantillaren %100ek berriz hartzeko eskatu du. Benetako lankide batzuen elkartasuna eskertu besterik ezin dugu egin, modu onenean jokatu baitute, batasunetik eta konpromisotik.

 

Anibal berriz onartu!

Enpresak, bere akatsa onartu beharrean, bere erabakiarekin aurrera jarraitzea erabaki du. Horren aurrean, guk argi daukagu ez garela geldituko Anibal berriz lanean izatea lortu arte.

Horretarako, gertatutakoa gizarteratuko dugu eta mobilizazioak hasiko ditugu. Lehenengoa otsailaren 15ean izango da, 13:30etatik 14:30etara elkarretaratzea deitu dugu fabrikan. Bertan, lankideek elkartasuna adieraziko diote kaleratuari, eta ESK-tik gure hautagaia lanera berehala itzultzeko eskatuko dugu.


Despidorik ez!! Errepresio sindikala gelditu!! Borroka da bide bakarra!!

 

Enviserren negoziatzeko borondate ezaren aurrean, mobilizazio gehiago iragarri ditugu

17 eguneko greba mugagabearen ondoren, Enviserrek (Gasteizko Udalaren laguntzarekin) ez du gatazka konpontzeko proposamenik egin. Apirilaren 16an, asteazkena, manifestazioa Plaza Irakurri

Enviser-ren erabateko grebak jarraitzen du bi aste geroago

Enviserren bi asteko erabateko grebaren ostean, langileek protestak gogortzea erabaki dute, gaur egun pairatzen dituzten miseria-baldintzak nabarmen hobetuko dituen hitzarmen Irakurri

Jarraipen ia osoa Enviser-reko greba mugagabearen lehen egunean

Enviserreko langileak greba mugagabera atera dira, lan-baldintza eskasak hobetuko dituen hitzarmen propioa eskatzeko, eta greba honek aurrera jarraituko du baldintzetan Irakurri

Enviser: egoera jasanezin honen aurrean, greba mugagabera

Langileek greba mugagabea deituko dute enpresak beren baldintzak duintzeko hitzarmen propiorik adosten ez badute. Enviser-rek ez du negoziatu nahi, Gasteizko Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34