Arabako III. Esku-hartze Sozialako hitzarmena argitaratu da, eta orain haren aplikazioa bermatzea dagokigu. Maiatzaren 22an, astelehenean, batzarra egingo dugu afiliazio eta jarraitzaileekin, hitzarmena azaltzeko eta prozesu osoa baloratzeko.

 

Hitzarmenaren aldeko mobilizazioa

 

« Negoziazio-etapa itxita,  hitzarmena aplikatzeari  ekingo diogu »

 

Inoiz iritsiko ez zela zirudien arren, gaur goizean, azkenean, Arabako Gizarte Esku-hartzearen III. Hitzarmena argitaratu da ALHAOn.

Arabako Gizarte Esku-hartzearen III. Hitzarmena

 

Horrekin, etapa bat ixten da eta hurrengoa hasten da, hitzarmenaren aplikazioarena. Gai berri aipagarrienak laster aterako dugun laburpen batean jasoko ditugu.

Bitartean, 2021eko, 2022ko eta 2023ko atzerapenak kalkulatzeko taula bat prestatu dizuegu ordaintzen dizuenean dena zuzen dagoela egiazta dezazuen.

Zure atzerapenak kalkulatu (2021, 2022, 2023)

 

Afiliatu eta jarraitzaileen asanblada

Eta azkenik, ESK-ko afiliatu eta jarraitzaileen asanblada batera deitzen zaituztegu datorren maiatzaren 22an, astelehena, 17:00etan sindikatuaren egoitzan (Beethoven kalea, 10, behea, Gasteiz). Bertan, gai hauek jorratuko ditugu:

  • Ia 3 urte hauetan III. Hitzarmenaren negoziazioa hasi zenetik gertatutakoari buruzko balorazioa, non asmatu dugun eta non ez dugun egin, eta IV. Hitzarmena negoziatzeko zain geratu diren gaiak.

  • Hitzarmen kolektiboari buruzko zalantzak, eta atzerapenak kalkulatzeko taularen azalpena.

Zuen zain gaude, sektorearen lana aitormenean eta lan-baldintzak hobetzen modu kolektiboan aurrera egiten jarraitu ahal izateko.

 

Bizkaiko IRSE-EBI-ko Enpresa Batzordea Eusko Legebiltzarrean agertu da

Enpresa Batzordeak azaldu ditu justizia arloko zerbitzuak pribatizatzeko arriskuak, eta talde parlamentarioei esku-hartzea eskatu die, zerbitzu horiek publiko egiteko eta Irakurri

Esku-hartze sozialean arrisku-egoerak saihesteko neurriak eskatzen ditugu

Gizarte-hezitzaile baten heriotzaren aurrean, LAB, ELA, CCOO eta ESK sindikatuok neurri zehatzak eskatzen ditugu esku-hartze sozialeko arrisku-egoeren aurrean. Irakurri

ESK Arabako Esku-hartze Sozialaren hitzarmenaren negoziazio-mahaitik kanpo uzteari, ez!

Sindikatu guztiok patronalari eskatu diogu ESK-k ere negoziazio mahaian parte hartu ahal izatea; eta patronalak horri uko egiten badio, helburu Irakurri

Patronalak ESK kanporatu du Arabako Esku-hartze Sozialeko hitzarmenaren negoziazio mahaitik

AISA patronala salatzen dugu, ESK negoziazio mahaitik kanpo uzteagatik. Gainerako sindikatuen babesa jaso dugu eta mahaian presentzia izaten jarraitzeko formulak Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12