Osakidetzako Larrialdietako zuzendari gerentearen kargu-uztea ez da nahikoa. Kudeaketa-talde osoaren dimisioa eta Emergentziak-Osakidetza zuzentzeko moduetan erabateko aldaketa eskatzen dugu.

 

 

«  Kargu-uzte hau langileek egindako  mobilizazio eta salaketen emaitza  da »

 

 
Gaur jakin dugu pasa den uztailaren 24ko ebazpena, Oscar Aller Osakidetzako Larrialdietako zuzendari kudeatzaile kargutik kentzen zuena.

 

Burugabekeria bat bestearen atzetik

ESK-ren ustez, kargugabetze hori Osakidetza-Emergentzietako langileek, egungo zuzendaritzak inpunitate osoz aurrera eraman duen zerbitzuaren prekarizazioa salatzeko, egin berri dituzten mobilizazioen eta salaketen emaitza da.

Ezin dugu ahaztu gure kideek Eusko Jaularitzako Osasun Batzordean egindako agerraldia, Larrialdietako Zuzendaritzak gure Koordinazio Zentroetara bideratu zuen egoera jasangaitzaz ohartarazten zutenak, edo ESK-k egindako salaketak, kudeaketa honetatik bultzatzen ziren gizalanek diru-kutxa publikoei zekarkien kostuari buruzkoak, edo berrienak, gure ZIU mugikorretan eta Koordinazio Zentroetan ordezkapenak egiteko plangintzarik ezari buruzkoak.

Horrez gain, uda baino lehen Araban Unitate Mugikor berria ezartzeko konpromisoa modu lotsagabean ez betetzea ere kontuan hartzen badugu, kudeatzailearen kargu-uztea behar-beharrezkoa zen.

 

Arazo larriak konpontzen ez dituen kargu-uztea

Hala ere, ESK-tik badakigu kargu-uzte horrek ez dituela konponduko kudeaketa-talde osoak sortu dituen arazo larriak. Hori dela eta, osorik dimisioa ematea eta Emergentziak-Osakidetza zuzentzeko moduak errotik aldatzea eskatzen dugu, plantillaren lan-baldintzak duintzeko, langileen benetako gehikuntza defendatzeko eta zerbitzu bat indartzeko, eta zerbitzu horren funtzioa, ez dezagun ahaztu, bizitzak salbatzea dela.

 

Bidasoa ospitalea desegiten jarraitzen dute

Bidasoa ospitalea desegiten jarraitzen dute 2025 apirilak 15 Apirilaren 13tik ez da haurrik artatzen Bidasoa Ospitalean eta urgentziazko arreta pediatrikoa Irakurri

Bidasoako ESIa ez da haurrentzako lekua

Bidasoako ESIa ez da haurrentzako lekua 2025 apirilak 10 Osasun Sailak jakinarazi berri du Bidasoako Ospitaleko larrialdietan ez direla 14 Irakurri

Eusko Jaurlaritzak autoritarismoa alde batera utzi eta lan-baldintzak hobetu behar ditu

Eusko Jaurlaritzak Ertzaintzarekin lortutako akordioak erakusten du bere ardurapeko 100.000 pertsonen lan-baldintzak hobetu daitezkeela. Martxoaren 18an, asteartean, elkarretaratzea egingo dugu Irakurri

Santiagoko larrialdiak, erabakimen handiko zentro bat?

Santiagoko larrialdiak, erabakimen handiko zentro bat? 2025 martxoak 04 Gasteizko Santiago Ospitaleko larrialdiak ireki izana salatzen dugu, langileen kopurua nabarmen Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46