Negoziazio-mahaian aurrerapausorik ez dagoenez, lan-arloko profesionalek greba iragarri dute urriaren 30erako eta 31rako, hurrengo hilabeteetarako mobilizazio-fase berri batean.

 

 

 

«  Negoziazio-mahaietan ez zaie erantzunik ematen  ez soldata-hobekuntzei, ez lan-osasuneko gaiei. »

 

Bizkaiko Gizarte Esku-hartzeko sektoreko langileek iazko azaroan hasitako mobilizazioei ekin diete berriro. Horretarako, gaur Bizkaiko Foru Aldundiaren aurrean beste bi greba egun berriak deitu dituzte urriaren 30ean eta 31n. Aurrekoak kontuan hartuta, bi horiekin sei greba egun egingo dituzte.

Langileak haserre agertu dira azken negoziazio mahaietan sektoreak berrindartzeko auzi nagusiei ez zaielako erantzun. Izan ere, mahai horietan ez zaie erantzunik ematen ez soldata hobekuntzei, ez lan osasunaren arloko gaiei, besteak beste.

 

 

Ez hori bakarrik, eguneroko lanaren balio produktiboa erdigunean jartzeko premia aldarrikatu dute, baita aurrera begira jarri eta sektorearentzako irtenbide estrukturalak ere. Horrela, argi utzi dute ez dutela onartuko soldatak pobretzea, ezta hitzarmenaren indarraldi luze batek haien lan baldintzak eta laneko segurtasun falta iraunaraztea ere.

 

Langileen asanbladak

Era berean, sektoreko langile guztiak deitu dituzte datorren urriaren 9an Bilboko Burtsan egingo diren batzar orokorretan parte hartzera, goizeko 10etan eta arratsaldeko 17.15etan. Egun horretan bertan, langileek mobilizazioa iragarri dute Bilboko udaletxearen aurrean, 11:30ean.

 

ELA - CCOO - LAB - ESK

 

Bizkaiko IRSE-EBI-ko Enpresa Batzordea Eusko Legebiltzarrean agertu da

Enpresa Batzordeak azaldu ditu justizia arloko zerbitzuak pribatizatzeko arriskuak, eta talde parlamentarioei esku-hartzea eskatu die, zerbitzu horiek publiko egiteko eta Irakurri

Esku-hartze sozialean arrisku-egoerak saihesteko neurriak eskatzen ditugu

Gizarte-hezitzaile baten heriotzaren aurrean, LAB, ELA, CCOO eta ESK sindikatuok neurri zehatzak eskatzen ditugu esku-hartze sozialeko arrisku-egoeren aurrean. Irakurri

ESK Arabako Esku-hartze Sozialaren hitzarmenaren negoziazio-mahaitik kanpo uzteari, ez!

Sindikatu guztiok patronalari eskatu diogu ESK-k ere negoziazio mahaian parte hartu ahal izatea; eta patronalak horri uko egiten badio, helburu Irakurri

Patronalak ESK kanporatu du Arabako Esku-hartze Sozialeko hitzarmenaren negoziazio mahaitik

AISA patronala salatzen dugu, ESK negoziazio mahaitik kanpo uzteagatik. Gainerako sindikatuen babesa jaso dugu eta mahaian presentzia izaten jarraitzeko formulak Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12