Egunotan egin ditugun bi greba eta mobilizazioekin, sektore batu baten indarra erakutsi dugu. Lan-baldintza eta baldintza ekonomiko duinak lortu nahi baditugu, mobilizatzen jarraitu behar dugu. Patronalei eskatzen diegu eskaintza errealista bat proposa dezatela.

 

 

« Mobilizazio horiekin, argi eta garbi esan diote  EZETZ patronalaren proposamenari  »

 

Sektoreko langileek, mobilizazio horiekin, argi eta garbi esan diote EZETZ patronalaren proposamenari, EZETZ esan diote Gizardatzi, Geroani eta bilketa historikoak dituzten erakundeei 4.300 € oparitzeari, eta EZETZ esan diote prekarietate- eta segurtasun-gabeziako baldintzetan lan egiten jarraitzeari.

 

Dei bat eta akordio errealista bat

Mezua argia da, Gizardatzek eta Geroanek, bai eta erakundeek ere, datozen urteetan egonkortasuna emango dien sektoreko hitzarmen bat izan nahi badute, irtenbide bakarra geratzen zaie: negoziazio-mahaiko sindikatuei deitzea, bilera batera deitzea eta mahai gainean proposamen bat jartzea, akordio batera iristeko.

Hori gertatzen ez den bitartean, patronala negoziazioan aurrera egiteko prest ez dagoen bitartean, kalean gure eskubideen eta herritarrentzako kalitatezko zerbitzu publikoen alde borrokatzen jarraitu beharko dugu.

 

 

« Gure lan-baldintzak  hobetuko  ditugu eta soldata duina kobratuko dugu »

 

Datozen egunetan, ESK sindikatuak, gainerako sindikatuekin batera, hurrengo mobilizazioak programatuko ditugu sektorean, eta, logikoa denez, 6 eguneko grebaren ondoren askoz ere gogorragoak izan daitezke, hitzarmenaren paralisiaren arduradunak eta beste alde batera begiratzen duten erakundeak seinalatuz.

Ez dezala zalantzarik izan: lortuko dugu! Hitzarmen honetan, langileok erosteko ahalmena irabaziko dugu, gure soldataren % 100 kobratuko dugu gaixotasun arruntagatik bajan egonez gero, bajak lehen egunetik ordezkatzea lortuko dugu, gure lanaldia 35 ordura arte murriztea lortuko dugu, segurtasun handiagoz lan egitea lortuko dugu, azken batean, gure lan-baldintzak hobetuko ditugu eta soldata duina kobratuko dugu.

 

 
Beti esaten dugun bezala, hitzarmen on bat negoziazio mahaian sinatzen da, baina kaleetan lortzen da.

YA!! hitzarmena esku-hartze sozialeko langileentzat

 

Bizkaiko IRSE-EBI-ko Enpresa Batzordea Eusko Legebiltzarrean agertu da

Enpresa Batzordeak azaldu ditu justizia arloko zerbitzuak pribatizatzeko arriskuak, eta talde parlamentarioei esku-hartzea eskatu die, zerbitzu horiek publiko egiteko eta Irakurri

Esku-hartze sozialean arrisku-egoerak saihesteko neurriak eskatzen ditugu

Gizarte-hezitzaile baten heriotzaren aurrean, LAB, ELA, CCOO eta ESK sindikatuok neurri zehatzak eskatzen ditugu esku-hartze sozialeko arrisku-egoeren aurrean. Irakurri

ESK Arabako Esku-hartze Sozialaren hitzarmenaren negoziazio-mahaitik kanpo uzteari, ez!

Sindikatu guztiok patronalari eskatu diogu ESK-k ere negoziazio mahaian parte hartu ahal izatea; eta patronalak horri uko egiten badio, helburu Irakurri

Patronalak ESK kanporatu du Arabako Esku-hartze Sozialeko hitzarmenaren negoziazio mahaitik

AISA patronala salatzen dugu, ESK negoziazio mahaitik kanpo uzteagatik. Gainerako sindikatuen babesa jaso dugu eta mahaian presentzia izaten jarraitzeko formulak Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12