Patronalak negoziazio-mahaia blokeatzeko duen jarreraren aurrean, Arabako salgaien garraioaren sektorea grebara joango da azaroaren 9, 14, 16, 21, 22 eta 23an.

 

 

« Zoriondu gintuzten pandemian, baina  soldata izoztuta daukagu 2020tik »


Arabako salgaien garraioaren negoziazio mahaiaren hamargarren bileraren ondoren, eta patronalaren jarreraren ondorioz blokeatuta dagoela ikusita, ELA, UGT, CCOO eta LAB sindikatuek greba deitu dute sektorean azaroaren 9, 14, 16, 21, 22 eta 23an.

 

2019ko soldatak

Sektore horretako langileak, pandemian zehar, txalotu bai, baina euren lan baldintzak izoztuta daude 2020tik. Azken urteotan, erosketa saskiak modu kezkagarrian garestitzen joan direla ikusi dute, eta haien soldatak, berriz, 2019koaren pareko jarraitzen dute.

Bitartean, pandemiaren ondoren eta normaltasunera itzulita, negoziatu ere egin nahi ez zuen patronalarekin egin genuen topo. Ez zen bileretara agertu, eta salaketa judizial baten ondoren bakarrik onartu zuen negoziatzera esertzea.

 

Mahaian eserita, behartuta

Baina kontua da negoziazio mahaira demanda judizial hori saihesteko asmoz bakarrik doala patronala, Arabako salgaien garraioaren sektoreko langileen lan baldintzak hobetuko dituen akordio bat lortzeko inolako asmorik gabe.

Horregatik guztiagatik, lau sindikatuok, ELA, UGT, CCOO eta LABek, greba deialdia egin dugu. Dei egiten diegu sektoreak eragindako pertsona guztiei grebetan eta mobilizazioetan parte hartzera.

ELA - UGT - CCOO - LAB - ESK

 

Enviserren negoziatzeko borondate ezaren aurrean, mobilizazio gehiago iragarri ditugu

17 eguneko greba mugagabearen ondoren, Enviserrek (Gasteizko Udalaren laguntzarekin) ez du gatazka konpontzeko proposamenik egin. Apirilaren 16an, asteazkena, manifestazioa Plaza Irakurri

Enviser-ren erabateko grebak jarraitzen du bi aste geroago

Enviserren bi asteko erabateko grebaren ostean, langileek protestak gogortzea erabaki dute, gaur egun pairatzen dituzten miseria-baldintzak nabarmen hobetuko dituen hitzarmen Irakurri

Jarraipen ia osoa Enviser-reko greba mugagabearen lehen egunean

Enviserreko langileak greba mugagabera atera dira, lan-baldintza eskasak hobetuko dituen hitzarmen propioa eskatzeko, eta greba honek aurrera jarraituko du baldintzetan Irakurri

Enviser: egoera jasanezin honen aurrean, greba mugagabera

Langileek greba mugagabea deituko dute enpresak beren baldintzak duintzeko hitzarmen propiorik adosten ez badute. Enviser-rek ez du negoziatu nahi, Gasteizko Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34