Lehen datuen arabera, grebaren jarraipena urriaren 25ekoa baino handiagoa izaten ari da. Gehiegizko gutxieneko zerbitzuak salatzen ditugu, kasu batzuetan %100era iristen direnak, Osakidetzaren kasuan bezala.

 

 

ELA, LAB, CCOO, SATSE, ESK eta STEILAS sindikatuek deitu dute greba EAEko zerbitzu publiko osoan, “Zerbitzu publikoan alde, soldatak eta emplegua hemen adostu” lelopean.

Urriak 25ean gertatu bezala, gaurkoan ere, lehen orduko datuak aztertuta, EAEko sektore publikorako deitutako grebaren jarraipena oso zabala izaten ari da.

Komunikabide eta garraio publikoei dagokionez, greba ia erabatekoa izaten ari da lehen orduotan. Horren adibide da irrati eta telebista publikoan gutxienezko zerbitzuak ezarritakoa, albistegiak bakarrik emititzen ari direla. Garraio publiko ez pribatizatuan ere, Eusko Tren, Metron, Tuvisa eta Donostibusen grebaren jarraipena oso zabala izaten ari da.

 

 

Lehen orduko datuak kontuan hartuta, hezkuntza publiko ez unibertsitarioan eta unibertsitarioan, grebak jarraipen oso zabala izango duela dirudi. Udal/ foru esparruan ere genituen datuak berresten dira, eta grebaren jarraipena oso zabala izango dela dirudi.

Osakidetzan zerbitzu minimoek guztiz baldintzatuko dute grebaren jarraipena. Milaka langileri greba eskubidea ukatu egin zaie, zerbitzu askotan gutxieneko zerbitzuak %100ekoak direlako. Adibidez, gaueko txandan ia langile batek ere ez du grebarekin bat egiteko aukerarik izan. Hori horrela, gaurko grebaren jarraipena urriaren 25ekoa baino handiagoa izango dela dirudi.

Administrazio Orokorrean eta Justizi administrazioan jarraipena zabala ere izango da, baina herrialdeka eta esparruka aldakorra.

 

 

Gogoratu gaur manifestazioak izango direla hiru hiriburutan, goizeko 11.30ean hasita: Bilbon Udaletxetik, DonostianBulebardetik eta Gasteizen Bilbao plazatik.

 

 

Eusko Jaurlaritzak autoritarismoa alde batera utzi eta lan-baldintzak hobetu behar ditu

Eusko Jaurlaritzak Ertzaintzarekin lortutako akordioak erakusten du bere ardurapeko 100.000 pertsonen lan-baldintzak hobetu daitezkeela. Martxoaren 18an, asteartean, elkarretaratzea egingo dugu Irakurri

Santiagoko larrialdiak, erabakimen handiko zentro bat?

Santiagoko larrialdiak, erabakimen handiko zentro bat? 2025 martxoak 04 Gasteizko Santiago Ospitaleko larrialdiak ireki izana salatzen dugu, langileen kopurua nabarmen Irakurri

Correosen eskubideak eta kalitatezko zerbitzua bermatuko dituen hitzarmen baten alde

Enpresak eta CCOO, UGT, CSIF eta Sindicato Libre sindikatuek akordio bat sinatu dute, milaka lanpostu suntsitzea eta Correoseko langileen baldintzak Irakurri

EITB euskalduna, zuzendaritzatik hasita!

Geure kezka agertu nahi dugu, EITBko zuzendaritza-postuak hautatzeko prozesuetan ez direlako euskararen ezagutzaren eskakizuna betetzen ari. EITBko Zuzendaritzari galdatzen diogu Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48