Aldundiek eta Eusko Jaurlaritzak diru bilketetan errekorra eta aurrekontuetan superabita dutenean, langileen behin-behinekotasunak muga historikoa gainditu ditu ( %44) eta erosteko ahalmenaren galera % 8tik gorakoa izan da bi urteotan.

 

« Mobilizazioa funtsezkoa da hemen sektore publikoaren lan-baldintzetan  benetako hobekuntzak  negoziatzea lortzeko »

 

EAEko sektore publikoko bigarren greba egunetik bi hilabete igaro dira, eta erakundeek eta ordezkari politikoek elkarrizketarako eta akordiorako borondatea adierazi duten arren, sektore publikoko egoera ez da hobetu, kontrakoa baizik: langile publikoen lan baldintzak okerrera egiten jarraitzen dute.Sektore pribatuan, mobilizazioari esker,sektoreko hitzarmen batzutan, KPItik gorako soldata igoerak lortzen ari dira. Sektore publikoan,berriz, Madrilek batutari eusten segitzen du euskal erakunde eta alderdi politikoen adostasunarekin, eta bi urteotan langileen erosteko ahalmenak %8ko galera izateaz gain, behin-behinekotasun orokorrak ere goia jo du: %44tik gorakoa da, historiako handiena, 65.000 langiletik gora (Osakidetzako sektore batzuetan % 50etik gorakoa da).

 

Aurrerapausurik gabe

EAJren eta PSOEren arteko inbestidura akordioak, soldatak eta enplegua hemen erabakitzeko ate bat ireki zezakeen arren– argi utzi zuen horrek sindikatuen eskaerak borondate politikoari lotutako auziak zirela, ez lortu ezinezkoak –, ez da benetako pausorik eman helburu hori lortzeko. Horren adibide argia da honako hau: Eusko Legebiltzarrak 2024rako onartutako aurrekontuetan, 19. artikuluak jasotzen du Madrilek soldaten eta enpleguaren arloan hartzen dituen erabakiak bete behar direla.

Bestalde, sindikatuek eskatu diete euskal alderdi politikoei botoak baliatzea Madrilek ezarritako betoak galarazteko. Egun, ordea, beto horiek mantentzen dira. Aste gutxi barru landuko den Estatuko Aurrekontuen Legean beto horiek kentzearen alde egitea eskatzen diete.

Zerbitzu publikoetan egoera hau ematen den bitartean Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiek inoizko diru bilketa handiena egiten ari direnean. Eusko Jaurlaritzak ere superabita du aurrekontuetan, eta EAE ko erakundeek bankuetan ia 10.000 milioi atxikita dituzte.

 

Martxoaren 12an greba EAEko sektore publikoan

Horregatik, sektore publikoan % 80tik gorako ordezkaritza duten ELA, LAB, CCOO, STEILAS eta ESK sindikatuek dei egiten diete langile publikoei grebarekin eta mobilizazioekin masiboki bat egin dezaten, erakundeek eta alderdi politikoek Madrilgo betoak negoziatu eta baliogabetzea lortzeko, zerbitzu publikoen soldatak eta enplegua hemen negoziatu eta adostu ahal izateko.

Era berean, zerbitzu publikoen eta horiek ahalbideratzen dituzten pertsonen alde egiteko, sindikatuek erakundeei eskatzen diete lan baldintzak hobetu ditzatela. Zehazki, hauek dira eskatzen diren hobekuntzak:

  • % 10eko soldata igoera eta aurretik hartutako zorra berreskuratzeko konpromisoa.

  • Pribatizazioei atea ixtea eta publifikazio planak adostea.

  • Enplegu publikoa sortzea eta kontsolidatzea, behin-behinekotasuna %8n kokatuz.

  • Lan kargak arintzea, plantillen osasuna bermatuz.

  • Politika feministak, berdintasunerako plan erreal eta eraginkorrak adostea.

  • Administrazioak eta langileak euskaraz, iruzurrik gabe.

  • Jardunaldiaren murrizketa 32 orduko lan astearen norabidean ipintzea.

 

ELA, LAB, CCOO, STEILAS, ESK

 

Eusko Jaurlaritzak autoritarismoa alde batera utzi eta lan-baldintzak hobetu behar ditu

Eusko Jaurlaritzak Ertzaintzarekin lortutako akordioak erakusten du bere ardurapeko 100.000 pertsonen lan-baldintzak hobetu daitezkeela. Martxoaren 18an, asteartean, elkarretaratzea egingo dugu Irakurri

Santiagoko larrialdiak, erabakimen handiko zentro bat?

Santiagoko larrialdiak, erabakimen handiko zentro bat? 2025 martxoak 04 Gasteizko Santiago Ospitaleko larrialdiak ireki izana salatzen dugu, langileen kopurua nabarmen Irakurri

Correosen eskubideak eta kalitatezko zerbitzua bermatuko dituen hitzarmen baten alde

Enpresak eta CCOO, UGT, CSIF eta Sindicato Libre sindikatuek akordio bat sinatu dute, milaka lanpostu suntsitzea eta Correoseko langileen baldintzak Irakurri

EITB euskalduna, zuzendaritzatik hasita!

Geure kezka agertu nahi dugu, EITBko zuzendaritza-postuak hautatzeko prozesuetan ez direlako euskararen ezagutzaren eskakizuna betetzen ari. EITBko Zuzendaritzari galdatzen diogu Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48