ELA, LAB, CCOO, STEILAS eta ESK sindikatuek deitu dute greba EAEko sektore publiko osoan, “Zerbitzu publikoan alde, soldatak eta enplegua hemen adostu” lelopean.

 

« Osakidetzan milaka langileri  greba eskubidea ukatu  zaie »

 

Lehen orduan jasotako datuen arabera, EAEko sektore publikoko grebaren jarraipen zabala izaten ari da, % 80ko ordezkaritza duten sindikatuek deituta. Sektoreka aztertuta:

  • Hezkuntzan, hezkuntza publiko ez unibertsitarioan eta unibertsitarioan grebak jarraipen oso zabala izango duela dirudi. Hezkuntza Publiko ez unibertsitarioan gutxieneko zerbitzuak handitu izanak milaka hezitzaile utziko ditu greba eskubiderik gabe.

  • Komunikabide eta garraio publikoei dagokionez, grebaren jarraipena oso zabala izaten ari da lehen orduotan. Horren adibide da irrati eta telebista publikoan gutxienezko zerbitzuak ezarritako albistegiak bakarrik emititzen ari direla. Garraio publiko ez pribatizatuan ere, grebaren jarraipena zabala izaten ari da

  • Osakidetzan gutxieneko zerbitzuek guztiz baldintzatuko dute grebaren jarraipena. Milaka langileri greba eskubidea ukatu zaie, zerbitzu askotan gutxieneko zerbitzuak %100ekoak direlako. Adibidez, gaueko txandako langileetako ia inork ere ez dezake greba egin.

  • Administrazio Orokorrean eta Justizi administrazioan jarraipena aurreko grebarena baino zabalagoa izango da, baina herrialdeka eta esparruka aldakorra. Udal/ foru esparruan ere grebaren jarraipena oso zabala izango dela dirudi

  • Datu bezala ere, Euskadiko Orkestra Sinfonikoko (OSE) langileak grebarekin bat egin dute, eta ondorioz, gaur Iruñean eman beharreko kontzertua bertan behera geratuko da.

 

 

Manifestazioak

Lehen orduko piketeen ostean, hiru hiriburutan egingo dira manifestazioak 11:30ean hasita:

  • Bilbo: Udaletxea.

  • Donostia: Boulevard.

  • Gasteiz: Bilbao plaza.

 
Greba jarraipena ikusita manifestazioak oso jendetsuak izango direla uste dute sindikatu deitzaileek

 

ELA - LAB - CCOO - STEILAS - ESK


 

 

ESK-k salatzen du Osakidetzak bere plantillaren greba-eskubidea oztopatzeko egin duen saiakera

Ezkerraldea Enkarterri Gurutzeta ESI

Lehen aldiz, gutxieneko zerbitzuak ezarri ditu TAC eta RM zerbitzuetan. Irudi bidezko diagnostiko-proba horiek inoiz ez dira urgentetzat hartu. Orain, zerbitzu minimoei buruzko dekretuaren iragazkia pasatzeko eta aurreko greba-deialdietan jarraipen handia egin zuten dozenaka Erradiodiagnostikoko Teknikarik grebarako duten eskubidea murrizteko egiten dute hori.

Barakaldo Sestao ESI

S. Eloyko ebakuntza-gelan programatutako ebakuntzak ezarri dira, greba eteteko eta premiazkoak ez diren interbentzioak eta probetan gutxieneko zerbitzuak gehitzeko. Orain, zerbitzu minimoen dekretuaren iragazkia pasatzeko eta aurreko greba-deialdietan jarraipen handia egin zuten operazio-gelako dozenaka lankideren grebarako eskubidea murrizteko egiten dute.

Era berean, ESKk salatzen du plantillari informazioa emateko lan sindikala oztopatu egin duela Zuzendaritzak. Bi ESI hauetako Zuzendaritzek grebari buruzko kartelak eta pankartak kentzeko agindua eman dute, jarrera guztiz antidemokratikoan.

ESKtik jarrera horiei aurre egingo diegu egoki iruditzen zaizkigun bitarteko guztiekin.

ESK

 

Eusko Jaurlaritzak autoritarismoa alde batera utzi eta lan-baldintzak hobetu behar ditu

Eusko Jaurlaritzak Ertzaintzarekin lortutako akordioak erakusten du bere ardurapeko 100.000 pertsonen lan-baldintzak hobetu daitezkeela. Martxoaren 18an, asteartean, elkarretaratzea egingo dugu Irakurri

Santiagoko larrialdiak, erabakimen handiko zentro bat?

Santiagoko larrialdiak, erabakimen handiko zentro bat? 2025 martxoak 04 Gasteizko Santiago Ospitaleko larrialdiak ireki izana salatzen dugu, langileen kopurua nabarmen Irakurri

Correosen eskubideak eta kalitatezko zerbitzua bermatuko dituen hitzarmen baten alde

Enpresak eta CCOO, UGT, CSIF eta Sindicato Libre sindikatuek akordio bat sinatu dute, milaka lanpostu suntsitzea eta Correoseko langileen baldintzak Irakurri

EITB euskalduna, zuzendaritzatik hasita!

Geure kezka agertu nahi dugu, EITBko zuzendaritza-postuak hautatzeko prozesuetan ez direlako euskararen ezagutzaren eskakizuna betetzen ari. EITBko Zuzendaritzari galdatzen diogu Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48