Oso positiboki baloratzen ditugu baraualdiko hiru egunak eta gaurko greba eguna, eta Gizardatzi seriotasuna eta negoziatzeko borondatea eskatzen diogu Bizkaiko esku-hartze sozialaren sektorean akordio batera iristeko.

 

« Gizardatz, Geroan  ez blokeatu  Esku-hartze Sozialaren Hitzarmena »

 

Bizkaiko Esku-hartze Sozialeko langileok prest gaude egiten dugun lan publikoaren aitortzaren alde borrokatzeko. Egiten ari diren baraua eta biharko greba adibide garbia dira. Gizartdatz eta Geroanengana jo genuen seriotasuna eskatzeko.

Joan den martxoaren 27an proposamen berri bat argitaratu genien langileei. Akordio- proposamen bat, negoziaziora hitzarmena sinatzeko aukera zabaltzen duena.

Argitara emateaz gain, proposamena Gizardatzeko Zuzendaritza Batzordera eta negoziazio-taldera bidali genien, baita Gizardatz eta Geroan osatzen duten erakunde guztien zuzendaritzetari ere, hitzez hitzeko mezu honekin batera:
 

  • Hitzarmena sinatzeko negoziazioaren gaur egungo zailtasuna ikusita, eta erantzukizun- ariketa bat egiteko asmoz, langileei argitaratu diegun proposamen berria helarazi nahi dizuegu. Proposamen hori Gizardatzeko negoziazio-taldeari ere helarazi diogu.

  • Proposamenak gaur arte eztabaidan egon diren puntuak eta gaiak jasotzen ditu, eta LABekin eta ESKrekin egin daitekeen akordioaren edukiei buruz alde guztiei segurtasuna emango dien gaia izateko asmoa du.

  • Zuen erakundeari interpelazio zuzena egiten diogu proposamen horren irakurketa arduratsua egin dadin eta Bizkaiko Gizarte Esku-hartzearen Hitzarmena sinatzeko topagunea izan dadin.

 

 

 

21 egun erantzunik gabe

Zoritxarrez, 21 egunez eskuetan izan ondoren, Gizardatz-k eta Geroanek ez du proposamenaren edukiei eta irekitzen diren akordiorako benetako aukerei buruzko baloraziorik egin. Seriotasuna eta negoziatzeko borondatea eskatzen ditugu.

Gizardatz, Geroan ez blokeatu Esku-hartze Sozialaren Hitzarmena!

Gaur LHKn erregistratu dugu proposamena, duela 21 egun eskuetan duten eta erantzuteari uko egiten dioten berbera.

 

4.000 kontutan hartu gabe

Bitartean, administrazio publikoetako kudeatzaileek, EAJk eta PSOEk, zerbitzu horien benetako arduradunek, mitinak ematen eta Athletic-eko jokalariei harrera egiten jarduten dute egun hauetan. Hala ere, beste alde batera begiratzen dute Gizarte Esku-hartzeko 4.000 langile baino gehiagoren egoeraren aurrean.

LABek eta ESK-k Gizarte Interbentzioko langile guztiak zoriontzen ditugu egiten ari diren borrokagatik, eta iragartzen dugu Gizardatz eta Geroanen elkarrizketarako borondaterik ezaren aurrean mobilizazio eta greba gehiago deituko ditugula.

 

 

Bizkaiko IRSE-EBI-ko Enpresa Batzordea Eusko Legebiltzarrean agertu da

Enpresa Batzordeak azaldu ditu justizia arloko zerbitzuak pribatizatzeko arriskuak, eta talde parlamentarioei esku-hartzea eskatu die, zerbitzu horiek publiko egiteko eta Irakurri

Esku-hartze sozialean arrisku-egoerak saihesteko neurriak eskatzen ditugu

Gizarte-hezitzaile baten heriotzaren aurrean, LAB, ELA, CCOO eta ESK sindikatuok neurri zehatzak eskatzen ditugu esku-hartze sozialeko arrisku-egoeren aurrean. Irakurri

ESK Arabako Esku-hartze Sozialaren hitzarmenaren negoziazio-mahaitik kanpo uzteari, ez!

Sindikatu guztiok patronalari eskatu diogu ESK-k ere negoziazio mahaian parte hartu ahal izatea; eta patronalak horri uko egiten badio, helburu Irakurri

Patronalak ESK kanporatu du Arabako Esku-hartze Sozialeko hitzarmenaren negoziazio mahaitik

AISA patronala salatzen dugu, ESK negoziazio mahaitik kanpo uzteagatik. Gainerako sindikatuen babesa jaso dugu eta mahaian presentzia izaten jarraitzeko formulak Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12