Bergarako Udaleko langileok egoerarekin oso kezkatuta eta haserre gaude. Hori dela eta, Alkateari akordiorako 5 puntu proposatu dizkiogu; honekin batera mobilizazioak antolatu ditugu. 


« Langileok negoziazioetan erabakitzen denaren gaineko  inongo ziurtasunik edo bermerik  ez dugu »

 

Bergarako Udaleko langileok 2010etik gure lan baldintzen etengabeko narriadura pairatzen ari gara. 

Denbora honetan eros ahalmenaren %20 inguru galtzeaz gain, lan hitzarmena ez da 2012az geroztik berriztu. Honi gainera, %40aren inguruko behin behinekotasun onartezina dugula gehitu behar diogu. 

Aurretik aipatutakoari, azken 2-3 urteetan tokiko negoziazio mahaian aurrera pausorik ez eta gatazkak dira nagusi. Oinarrizkoak izan beharko luketen prozedurak ez dira betetzen eta langileok negoziazioetan erabakitzen denaren gaineko inongo ziurtasunik edo bermerik ez dugu.  

 

Langileok oso kezkatuta eta haserre

Langileok egoerarekin oso kezkatuta eta haserre gaude. Hori dela eta, irailaren 3an egindako Udal langileon Batzarrean tokiko mahaiaren egoera konpartitu ondoren, Langileen Batzarrak honako erabaki hauek hartu ditu. 

  • Egoera konpontzen laguntzeko 5 puntutan laburbiltzen den oinarrizko eskaera Alkateari helaraztea: 

    1. Negoziazio Mahaiaren funtzionamendu ordenatu eta gardena bermatzea. Negoziazio mahaia lanerako  tresna eraginkorra izateko.

    2. 2024. urtea amaitzerako egungo lan postuen balorazio orokorraren prozesua amaitua izatea.

    3. Giza baliabideak kudeatzeko eta belaunaldi aldaketa planifikatuan ezaguera transferitzeko Plan Estrategikoaren proposamena egitea eta urria amaitzerako aurkeztea eta onartzea.

    4. Lan Hitzarmen berria negoziatzen hasteko egutegia zehaztea eta adostea.

    5. Kontratazio politikak. Lan postu publikoak garatu eta enplegua egonkortzeko Bergarako udaleko plan orokorra egitea. 


  • Egoeraren salaketa eta mobilizazio dinamikarekin hastea.

 

 

Mobilizazioak

  • Irailak 9: 12:30ean Langile ordezkarien elkarretaratzea.

  • Irailak 10: 11:30-13:30 Kotxe karabana.

  • Irailak 11: 12:00etan langileen batzarra Udal Aretoan.

 

Bergarako Udal Langile Batzarra

 

Eusko Jaurlaritzak autoritarismoa alde batera utzi eta lan-baldintzak hobetu behar ditu

Eusko Jaurlaritzak Ertzaintzarekin lortutako akordioak erakusten du bere ardurapeko 100.000 pertsonen lan-baldintzak hobetu daitezkeela. Martxoaren 18an, asteartean, elkarretaratzea egingo dugu Irakurri

Santiagoko larrialdiak, erabakimen handiko zentro bat?

Santiagoko larrialdiak, erabakimen handiko zentro bat? 2025 martxoak 04 Gasteizko Santiago Ospitaleko larrialdiak ireki izana salatzen dugu, langileen kopurua nabarmen Irakurri

Correosen eskubideak eta kalitatezko zerbitzua bermatuko dituen hitzarmen baten alde

Enpresak eta CCOO, UGT, CSIF eta Sindicato Libre sindikatuek akordio bat sinatu dute, milaka lanpostu suntsitzea eta Correoseko langileen baldintzak Irakurri

EITB euskalduna, zuzendaritzatik hasita!

Geure kezka agertu nahi dugu, EITBko zuzendaritza-postuak hautatzeko prozesuetan ez direlako euskararen ezagutzaren eskakizuna betetzen ari. EITBko Zuzendaritzari galdatzen diogu Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48