ENVISERreko langileok mobilizazio-dinamika bati hasiera eman diogu, Gasteizko Udalaren azpikontratako lorezainentzat hitzarmen propio bat aldarrikatzen.

 

« Soldatek ia ez dute  Lanbide arteko Gutxieneko Soldata  gainditzen kasu gehienetan »

 

Lorezaintzako Estatu Hitzarmena aplikatzen digute, eduki oso eskasak dituena eta hemen bizi garen pertsonen beharrak kontuan hartzen ez dituena. Adibide argiena soldatetan topatzen dugu, kasu gehienetan ia ez dutelako LGSa gainditzen.

Hitzarmenez hitzarmen ikusten dugu nola ematen diren atzerapausoak sektoreko lan-baldintzetan eta nola galtzen dugun erosteko ahalmena.

 

Lan-hitzarmen propioa

Horregatik, ENVISEReko langileok uste dugu beharrezkoa dela gure lan-baldintzak hemen negoziatzea.

Hemendik ehunka kilometrotara negoziatzen denaren ikusle huts izatera ez gara mugatu nahi; gure lan baldintzak negoziatzeko orduan, protagonistak izan nahi dugu. Nahi dugu eta hala izan behar du. Gure lan-baldintzak negoziatu nahi ditugu.

Hala ere, Enpresa Batzordeak negoziazio bat abiatzeko behin eta berriz egindako eskaeren aurrean, enpresak ez du ezer jakin nahi izan.

 

« "Kostuak merkatzen" dira  langileen ustiapenaren kontura  pribatizatuz eta azpikontratatuz »

 

Pribatizazioa eta azpikontratazioa

Gasteizko Udala horrelako egoeren erantzule nagusia da. Nola kobratu dezakete azpikontratatutako langileek Udaleko langileek baino 10.000 € gutxiago lan bera egiteagatik, udaleko langileek baino 100 ordu baino gehiago urtean lan egiten? Nola da posible Udalak hori jakitea eta desberdintasun horiek onartzea?

Argi dugu egoera hori PSE-EAJ gobernuaren pribatizazio eta azpikontratazio politiken ondorioa dela, "kostuak merkatzeko", eta enpresa piratak esku betera aberasten dituela, gutxi batzuen onura baino bilatzen ez dutenak, langileen esplotazioaren kontura.

ENVISEReko langileok gure lan-baldintzak arautuko dituen hitzarmen propio baten alde borrokatzeko erabaki irmoa hartu dugu. Eta enpresak eta Udalak ez badiete gure eskaerei erantzuten, jakin dezatela hurrengo asteetan protesta gogortu egingo dugula.

ELA – ESK – LAB

 

Enviserren negoziatzeko borondate ezaren aurrean, mobilizazio gehiago iragarri ditugu

17 eguneko greba mugagabearen ondoren, Enviserrek (Gasteizko Udalaren laguntzarekin) ez du gatazka konpontzeko proposamenik egin. Apirilaren 16an, asteazkena, manifestazioa Plaza Irakurri

Enviser-ren erabateko grebak jarraitzen du bi aste geroago

Enviserren bi asteko erabateko grebaren ostean, langileek protestak gogortzea erabaki dute, gaur egun pairatzen dituzten miseria-baldintzak nabarmen hobetuko dituen hitzarmen Irakurri

Jarraipen ia osoa Enviser-reko greba mugagabearen lehen egunean

Enviserreko langileak greba mugagabera atera dira, lan-baldintza eskasak hobetuko dituen hitzarmen propioa eskatzeko, eta greba honek aurrera jarraituko du baldintzetan Irakurri

Enviser: egoera jasanezin honen aurrean, greba mugagabera

Langileek greba mugagabea deituko dute enpresak beren baldintzak duintzeko hitzarmen propiorik adosten ez badute. Enviser-rek ez du negoziatu nahi, Gasteizko Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34