Kapitalismo  erauzgarrienaren  etengabeko  erasoa  jasaten  ari  da  Osakidetza.  Enpresa handiek Osakidetzako biltegietan jarri dute begirada orain, eta erabaki dute hor egingo dutela hurrengo ustiaketa prozesua. Gauza bat argi izan dezatela, ez diegu utziko!

Ohiko gardentasun-ezaren erakusgarri, plantillari eta sindikatuei jakinarazi gabe, sailburuak prentsaren aurrean jakinarazi du gure ospitaleetako biltegiak pribatizatu eta Durangoko superespazio logistiko batean zentralizatzeko asmoa duela, lanpostu asko suntsituz.

Diru publiko asko desbideratuko da irabazi bila dabiltzan enpresa pribatuetara. Hobe litzateke enpresa adiskideei oparitu nahi zaien dirutza Euskal Osasun Zerbitzua eta, bereziki, Lehen Arreta indartzeko inbertitzea, herritar guztien osasun zerbituarekiko sarbidea bermatzeko behar adinako plantilla eta kalitateko kontratuak ezarriz.

ESK pribatizazio saiakera ororen kontra egonen da eta langileak antolatzera eta mobilizatzera animatzen ditu. Gure aldetik ahalegin guztia egingo dugu ahalik eta mobilizazio zabalenak, bateratuenak eta sendoenak lortzeko, lanpostu bakar bat ere gal ez dadin eta euro publiko bat bera ere ez dadin erabili poltsiko pribatuak aberasteko.

Oraingo honetan, biltegiak dira jomugan daudenak, baina gogoan izan behar da pribatizatze-erasoek jasan dituzten zerbitzuen zerrenda luzea dela: ez-sanitarioak, sanitarioak, zerbitzu-langileak… Borroka hau guztiona da, eta, ez badugu planto egiten, gehiagoren bila joango dira.

Zentzu honetan, ESKk kontzentrazio bat deitu du (herri jamonada batekin amaituko dena) datorren asteartean, hilak 9, goizeko 11:00etan, Gurutzetako sarrera nagusian, Eusko Jaurlaritzak eta Osasun Sailak Osakidetzaren zerbitzuen pribatizazioetatik etekina ateratzeko duten zaletasuna salatzeko.

Lehendakaria eta sailburua urdaiazpiko-zatitxoak ateratzen arituko dira. Parte hartzera animatzen ditugu langile guztiak, denon artean enpresa lagunei urdaiazpiko-xerrak oparitzea saihestu dezagun.

 

BORROKA DA BIDE BAKARRA!

 

Urtarrilaren 16an eta otsailaren 1ean Osakidetza defendatzera goaz!

Osakidetza altxor handia da, baina pirata trajedunek mehatxupean jartzen dute. Irakurri

DOPAk antolatutako mahai-ingurua: Osasun ituna aztergai

Donostialdeko Osakidetzako gure atal sindikalak DOPAk pasa den ostegunean Egiako Kultur Etxean antolatutako mahai-inguruan parte hartu zuen. Irakurri

Osasun sailburuaren, Osakidetzako Zuzendari eta Emergentzitako koordinatzailearen agerraldia osasun batzordean

Emergentziak berregituraketaz hitz egin du Sailburuak, osasun larrialdi guztietan denborak eta erantzunaren kalitatea hobetzeko Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56
  • 57
  • 58
  • 59
  • 60
  • 61
  • 62
  • 63
  • 64
  • 65
  • 66
  • 67
  • 68
  • 69
  • 70
  • 71
  • 72
  • 73
  • 74
  • 75
  • 76
  • 77
  • 78
  • 79
  • 80
  • 81
  • 82
  • 83
  • 84
  • 85
  • 86
  • 87
  • 88
  • 89
  • 90
  • 91
  • 92
  • 93
  • 94