Txertaketari dagokionez prentsan agertutako irregulartasunen ondoren, bai Basurtuko Unibertsitate Ospitaleko gerente ohiak, bai Bilbao-Basurtuko ESIko txertoa, aurrez ezarritako lehentasun-ordena hautsiz, jaso duten zuzendaritza-taldeko pertsonen izenak argitara ematea eskatzen du sindikatuak. Era berean galdegiten dugu horiek ahalik eta lasterren kargugabetzea. Halaber, gure buruari galdetzen diogu ea txertaketa-protokoloaren jauzi hori eskandalu horretan inplikatutakoen senideei ere aplikatu zaien. Neurri bera eskatzen dugu Santa Marina Ospitalean Era berean gainerako sarean iker dadila antzeko jarduerarik egin den beharrezkoa dela uste dugu.

Eduardo Maiz jaunak zuzentzen zuen zuzendaritza-taldeak gaizki tratatu ditu langileak pandemia osoan zehar. Hasiera batean norbera babesteko ekipamenduetara sartzea ukatu zitzaien, babesik gabe lan egitera behartu zuten plantillaren zati jakin bati. Ospitaleko langileen artean lehen eta bigarren mailako langileak izatearen sentsazioa sortu da, bakoitzaren lanbide-kategoriaren arabera.

Era berean, COVID neurrien zaintza eta jarraipenerako talde bat abiatu zen. Langileak zigorrekin mehatxatu zituen ez-betetzeak gertatuz gero, baina zuzendaritzak ez du inolako neurririk hartu langileek jasaten duten demaseko lan karga saihesteko, ezinezkoa baita laneko kutsatzeak saihesteko nahitaezko segurtasun-distantziari eustea.

COVID-a aitzakiatzat hartuta, langileen lan-eskubideetan murrizketa ugari egin dira, gainera profesionalen atsedenerako eskubidea bermatzen ez zituzten karteldegia inposatu zituzten.

Azkenik, txertoak, COVID positibo pazienteak artatzeko lehen lerroan lan egiten duten pertsonentzat prest egon beharko zuketen arren, zuzendaritzen artean banatu direlako albistea jaso dute langileek.
Urtarrilaren 14an, kudeatzaileak berak, txertoa jarri eta hamar egunera, zentroko txertaketa-protokoloa zein izango zen jakinarazi zien sindikatuetako ordezkariei. Horren arabera, zuzendariak txertaketaren 4. fasean sartzen ziren, eta pazienteekin zuzeneko kontakturik ez zutenez, txertoa hartzen azkenak ziren.

DOPAk antolatutako mahai-ingurua: Osasun ituna aztergai

Donostialdeko Osakidetzako gure atal sindikalak DOPAk pasa den ostegunean Egiako Kultur Etxean antolatutako mahai-inguruan parte hartu zuen. Irakurri

Osasun sailburuaren, Osakidetzako Zuzendari eta Emergentzitako koordinatzailearen agerraldia osasun batzordean

Emergentziak berregituraketaz hitz egin du Sailburuak, osasun larrialdi guztietan denborak eta erantzunaren kalitatea hobetzeko Irakurri

'Bideo-performance' hauekin Osakidetzan behar dugun aldaketa irudikatu nahi izan dugu

  Donostian, Gasteizen, Laudion eta Gurutzetan 'performance' original hauek  egin ditugu, Osakidetza aldatzeko dugun beharra erakusteko. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56
  • 57
  • 58
  • 59
  • 60
  • 61
  • 62
  • 63
  • 64
  • 65
  • 66
  • 67
  • 68
  • 69
  • 70
  • 71
  • 72
  • 73
  • 74
  • 75
  • 76
  • 77
  • 78
  • 79
  • 80
  • 81
  • 82
  • 83
  • 84
  • 85
  • 86
  • 87
  • 88
  • 89
  • 90
  • 91
  • 92
  • 93
  • 94