Osakidetzak atzo, Lehen Arretan deitutako lehen greba-eguna baino hiru egun lehenago, iragarritakoaren aurrean ESK sindikatuak argi utzi nahi du grebak aurrera jarraitzen dutela.

ESK sindikatuak Osakidetzak Garapen Profesionalarekin egiten duen erabilera makiavelikoa salatu nahi du, Lehen Arretaren eta Osasun Publikoaren gabeziak disimulatu nahian eta gatazka soldata-arazo batera murrizten saiatuz.

Greba-deialdira eraman gaituzten arrazoiak ez dira desagertuko Garapen Profesionaleko deialdi batekin. Langilerik eza, desinbertsioa eta Lehen Arretaren deskapitalizazioa ez dira promesa hutsekin konpontzen.

Promesa hutsak direla diogu Garapen Profesionala Osakidetzak 2011z geroztik ebatsitako lan-eskubidea delako eta 2020ko azaroaren 23ko 54/2020 ESK-k irabazitako epaiaren ondoren berreskuratu zelako. Geroago, mahai sektorialeko hainbat sindikatuk sinatutako akordioan zehaztu zen.

Horregatik, ESKk argitu nahi du Garapen Profesionala dagoeneko irabazita eta sinatuta dagoela; Osakidetzak berehala deitu besterik ez du egin behar.

Osakidetzak sindikatuei egin behar dien dei bakarra Lehen Arretaren arazo larriak konpontzeko izan behar da, hori baita Osasun Publikoaren funtsezko oinarria.

ESK sindikatutik gure laguntza osoa eskaintzen diegu mahai sektorialeko sindikatuei, mahai sektorialean ez parte hartzeko erabakiari irmo euts diezaioten, arazo horiei seriotasunez aurre egiten ez zaien bitartean, eta ez daitezen bir-negoziatzen hasi epaitegian irabazitako eta Osakidetzak berak sinatutako alderdiak.

Osakidetzak greba geldiarazi nahi badu, erraza du; plantillaren aldarrikapenei kasu eta herritarrok merezi dugun Lehen Arreta eta Osasun Publikoa berreskuratu ditzatela.

DOPAk antolatutako mahai-ingurua: Osasun ituna aztergai

Donostialdeko Osakidetzako gure atal sindikalak DOPAk pasa den ostegunean Egiako Kultur Etxean antolatutako mahai-inguruan parte hartu zuen. Irakurri

Osasun sailburuaren, Osakidetzako Zuzendari eta Emergentzitako koordinatzailearen agerraldia osasun batzordean

Emergentziak berregituraketaz hitz egin du Sailburuak, osasun larrialdi guztietan denborak eta erantzunaren kalitatea hobetzeko Irakurri

'Bideo-performance' hauekin Osakidetzan behar dugun aldaketa irudikatu nahi izan dugu

  Donostian, Gasteizen, Laudion eta Gurutzetan 'performance' original hauek  egin ditugu, Osakidetza aldatzeko dugun beharra erakusteko. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56
  • 57
  • 58
  • 59
  • 60
  • 61
  • 62
  • 63
  • 64
  • 65
  • 66
  • 67
  • 68
  • 69
  • 70
  • 71
  • 72
  • 73
  • 74
  • 75
  • 76
  • 77
  • 78
  • 79
  • 80
  • 81
  • 82
  • 83
  • 84
  • 85
  • 86
  • 87
  • 88
  • 89
  • 90
  • 91
  • 92
  • 93
  • 94