Hauteskunde hauek ezagutzen dugun Osakidetza aldatzera doaz. Gakoa ez da interes jakin batzuk defendatzea, Osakidetza nola birsortu baizik, langile eta herritar gisa zain gaitzan.

 

« Aldaketa gure eskuetan dago eta  zure botoarekin  hasten da »

 

Osakidetza aldatu. Hori da gure asmoa. Azken urteak gogorrak izan dira, hala ere, langileen eta euskal gizartearen mobilizazio ezberdinek lortu dute Osakidetza autoritario honi aurre egitea.

Urte hauetan zehar ESKn jo eta su ibili gara EPE irregularrak salatzeko orduan, Osakidetzak garapen profesionala ordaintzea lortzeko azken auzitegiraino iristeko orduan, Urdulizko pribatizazioak geldiaraztean, Emergentzietako kudeaketa arduragabea salatzean, kaleetan Lehen Mailako Arretaren funtsezko rola defendatzean edo langileen segurtasuna bermatzeko orduan. Beti enpatiaz, etikaz eta konstantziaz.

Gaur galdera ez da ea Osakidetza alda dezakegun. Galdera da nola egingo dugun. Aldaketa gure eskuetan dago, eta zure botoarekin hasten da. Guztion artean aldatuko dugu Osakidetza.

Erantzuteko prest.
ESK BOZKATU

 

 

 


 

Making off: horrela grabatu genuen spot-a

 

 

 

Bidasoa ospitalea desegiten jarraitzen dute

Apirilaren 14tik aurrera, lehen mailako pediatriako arreta Irungo Osasun Zentroan izango da. Irakurri

Bidasoako ESIa ez da haurrentzako lekua

Osasun Sailak jakinarazi berri du Bidasoako Ospitaleko larrialdietan ez direla 14 urtetik beherako pertsonak artatuko, eta guztiak Donostiako ospitalera bideratu Irakurri

2020-2021-2022-egonkortzeko EPE-ko lanpostuak jabetzan hartzea: ohiko galderak

Destinoko esleipendunaren zerbitzu-erakundearen egoitzan jabetuko dira lanpostuaz langileak, zehazki Langileen Zuzendaritzen bulego publikoetan. Irakurri

Uribe ESIa: Benetako kontziliazioaren alde!

Elkarteratzea Apirilaren 2an, asteazkena, 11:00etan, Urdulizko Ospitaleko ate nagusian Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56
  • 57
  • 58
  • 59
  • 60
  • 61
  • 62
  • 63
  • 64
  • 65
  • 66
  • 67
  • 68
  • 69
  • 70
  • 71
  • 72
  • 73
  • 74
  • 75
  • 76
  • 77
  • 78
  • 79
  • 80
  • 81
  • 82
  • 83
  • 84
  • 85
  • 86
  • 87
  • 88
  • 89
  • 90
  • 91
  • 92
  • 93
  • 94
  • 95
  • 96
  • 97