Lantoki bakoitzetik aldaketa bultzatzeko deia egiten diegu langileei, inbertsio ekonomiko handiagoa, ahalegin handiagoa eta antolaketa-aldaketa ugari egiteko neurriak har daitezen. Osakidetza aldatu behar dugu! ESK bozkatu.



 

« Langile guztiei dei egiten diegu azaroaren 28an  ESK babes dezaten Osakidetzan aldaketa sakon baten alde  »

 

 


 

Lehen arreta

Honako hau proposatzen dugu:

  • Osakidetzaren aurrekontu osoaren % 25 Lehen Mailako Atentziora bideratzea.

  • Luzetara lan egitea sustatzen eta ahalbidetzen duten politikak (osasun-talde bera lanean osasun-zentro berean, kupo berarekin, denboran zehar modu iraunkorrean).

  • Talde bakoitzaren agendetan denbora ziurtatzea, osasun komunitarioa lantzeko eta osasun-eremuko beste eragile batzuekin sareak sortzeko.

  • Berariazko esleipen ekonomikoa duen tutorearen figura onartzea.

 

Familiako medikuak - LMT

  • Kontsultaren eguneroko jardunaren errealitatera egokitutako agendak, ezusteko guztiekin eta antolaketa-bileretarako denbora, ikerketa eta irakaskuntza barne hartzen direla bermatzen dutenak.

  • Osasun-zentroetako bitartekoak eta baliabideak lekualdaketa- eta estaldura-beharretara egokitzea, beharrezkoa izanez gero, berariazko edo hitzartutako garraio batekin. Landa-arreta erakargarri egiteko modu bat, sakabanatze geografikoari denbora gutxiagoan heltzea eta, oro har, etxeko arreta.

  • Ahalik eta adierazpenik txikienera murriztea mediku-agendetan izaera administratiboko ze- reginek dakarten guztia. Osasun-arreta lehenestea eta LMren agendak gainezkatzen dituzten txosten eta kudeaketa burokratikoak behar ez dituen araudia garatzea, beste administrazio batzuei zerbitzua emateko eta administrazio horiek herritarrei eskatzen dizkieten baldintzak betetzeko.

  • Esleitu gabeko kuporik gabeko hainbat lanpostu bete behar dituzten PMko plazak kentzea, pazienteen luzetarako arreta kentzen delako eta indartze-ordezkapeneko lanpostu bat finkatzen delako. Lehen Mailako Arreta Unitatea (LMAU) ez da indargarria izan behar duen taldetzat hartzen – eta haren erreferentziazko biztanleriatzat –. Hobe da kupo txikiak egitea eta LMTak beren profesionalekin unitate bakarrean mantentzea.

Aurkibidera igo ^

 

Pertsonal fakultatibo pediatrikoa - LMT

  • AME prestakuntzak irauten duen bitartean, LMAko pediatriako berariazko gaikuntza sort- zea, jada Osasun Zientzietako unibertsitateko haur eta gazteentzako arreta-irakasgaietan modu bereizgarrian landuko dena.

  • Eremu zabaletako pediatria-estalduraren beharra profesionalentzako edo pazienteentzako berariazko garraio batera egokitzea, sakabanatze geografikoko egoera hori ez dadin nekagarria izan jarduera hori egiten duenarentzat.

  • Lehen Mailako Arretako eta Ospitaleko Arretako pediatren kontratazioa asistentzia-maila bakoitzaren premietara egokitzea, egiturazko defizitean eta eman daitezken egoeretan oinarrituta (erretiroak, lanpostu hutsak, estaldurak), betiere etorkizuneko pediatriako arretaren ikuspegi orokor batekin.

Aurkibidera igo ^

 

Erizaintzako langileak

  • Lehen Mailako Arretan medikuntza-langilerik ez dagoenez, erizaintzak arlo fakultatiboko zereginak egin behar ditu. Hori konpondu egin behar da, erizaintzako berezko funtzioen kaltea askoz ere nabarmenagoa baita.

  • Era berean, erizaintzaren zereginak berrezart- zea, lan-kargak areagotzeari dagokionez, batzorde, protokolo, burokrazia, formulario eta kata- logoetan. Honek zalantzazko hobekuntza dakar erabiltzailean, bere osasunean eta autozaintzan.

  • Eskola Arretako Taldea Osasun Zentroetan sartzea, eta Etxeko Arretako Erizain Koordinat- zailearen figura sortzea. Honek, Etxeko Ospitalizazioko eta Zainketa Aringarrietako taldeen eta etxean artatzen duten Osasun Zentroetako profesionalen artean sinergiak sortzea izango du eginkizun.

Aurkibidera igo ^

 

Erizaintzako laguntzailea - TCAE

  • Osasun-zentro bakoitzean TCAE lanpostu bat bermatzea, esleitutako eginkizunekin: laborategia, biltegia...

  • TCAEko koordinatzailearen/arduradunaren aldarrikapena. Lana kontrolatzeko, antolatzeko eta ordezko langileak prestatzeko, ezinbestekoa da figura hori lehenbailehen egotea.

  • Lehen mailako arretako erizaintzako laguntzaileen kategorian berariazko prestakuntza ziurtatzea.

  • 07:30etik 14:30era bitarteko ordutegia ezartzea, 08:00etarako erauzketen eta laborategiko laginen eremua prest eduki ahal izateko.

Aurkibidera igo ^

 

Fisioterapeutak

 

  • Instalazioak eta materiala hobetzea, aldez aurreko elkarrizketak egiteko denbora luzatzea, gaixotasun mentalak dituzten pazienteak tratatzeko prestakuntza, gainerako diziplina anitzeko taldearekin saio klinikoak egitea, zerbitzu-zorroa handitzea.

Aurkibidera igo ^

 

Emaginak

 

  • Zerbitzu-zorro osoa ezagutzea; izan ere, Lehen Mailako Arretan, haurdunaldiak artatzeaz gain, zerbixeko minbiziaren baheketa egiten dute, baita osasunerako, esnealdirako, erditu osterako, menopausiarako, kontrazepzio-kontsultetarako, haurdunaldia eteteko... taldeko jarduerak ere.

  • Emakumeak/emaginak ratioa definitzea, ematen dituzten zerbitzuen benetako zorroa ez ezik ezaugarri demografikoak ere kontuan hartuta (adin-taldeak, irisgarritasuna, etab.).

Aurkibidera igo ^

 

Zeladoreak

 

  • Zeladore-lanetarako denbora gehiago: biltegia, eskaerak...

  • Lehen Mailako Atentzioko zeladore-plazak ez berrantolatzea administrari laguntzaile izateko.

  • Administrazio-arloan egiten diren ikastaroak eta prestakuntza kontuan hartzea, ondoren mugikortasun-prozesuetan edo plazak betetzeko prozesuetan erabil daitezen. Lehen mailako arretako zeladoreek beren lanaren zati handi bat aurretiko hitzorduan eta administrazio-kudeaketan egiten dute.

Aurkibidera igo ^

 

Administrazio arloetako langileak

  • Administrazioko laguntzaileen eta erabiltzaile arreta lanpostuak Osasun Administrarien kategoriara aldatzea, egindako lanaren, frogatutako ezagutzen eta lortutako esperientziaren arabera, administrazio-arloa berrantolatzeko eta mo- dernizatzeko testuinguru batean.

  • Etengabeko prestakuntza-planak, finantzaketa publikoarekin, lanaldian zehar emandakoak edo ordu-konpentsazioarekin. Lehen Mailako Arretako Unitatean sartu berrientzako aurretiazko prestakuntza teoriko-praktikoa.

  • “Administrari koordinatzaile” lanpostu funtzionala aintzatestea, eta horri dagokion ordainsaria ematea, lidergoa, funtzioak eta eskumenak oinarri hartuta.

  • Osakidetzako Call-Centerren kudeaketa eta herritarrei arreta emateko garatu behar dituen funtzioak Ibermaticari azpikontratatzearen amaiera. Horrez gain, enpresa pribatu batek herritarren osasunarekin zerikusia duten datuak era bidegabean eskuratzea dakar.

Aurkibidera igo ^

 

Etengabeko Arretako Guneak -EAG

  • Ez ospitaleetatik edo bestelako EAGetatik hurbil dauden gaueko murrizketei edo EAGen itxierari. EAG gauez ixteak ez du justifikatzen “jarraitua” izendapena, gutxienez 8 orduko etena dagoelako.

  • Osakidetzak azpikontratatua duen etxeko premiazko arreta medikoa lehengoratzeko plan orokorra.

  • Pertsonal fakultatiboak egindako gehiegizko orduen ordainketa, familiako eta pediatriako me- dikuen LMA moduluetan esleitzen den zenbatekoarekin parekatzea.

  • Lan-jarduerak irauten duen bitartean mantenua estaltzea, ospitale-eremuan eta etengabeko zerbitzuak ematea eskatzen duten jardueretan egiten den bezala.

  • Egun gatazkatsuetan, jaietan eta herrietako ekitaldi garrantzitsuetan sostenguko langileak.

  • Ekipo osoak EAGko guardia guztietan. Inoiz ez lan egin fakultatiborik gabe, erizaintzari ez dagokio erantzukizun hori bere gain hartzea. Hori onartezina da, izan ere, erizaintza bereak ez diren zereginez arduratzen ari da, eta medikuen presentziarik gabe, zerbitzuak eraginkorra izateari uzten dio artatu behar dituen larrialdi gehienetan, eta erizaintzako profesionalak estres eta gainkarga handia jasaten ari dira, profesional horien kopurua handituz konpontzen ez dena.

  • EAGetako zeladoreei % 4ko osagarria ordaintzea, Lehen Mailako Arretako administrazio-arloetako langile gisa sartzen direlako.

Aurkibidera igo ^

 



Ospitalak

ESK guztion sindikatua da. Kategoria guztiak pasatzen dira gure lokaletik, salaketaren, borrokaren eta emaitzen bermea garelako. Beste batzuk isilik daudenean ESK-k bere ahotsa altxatzen du. Hauteskunderik gabeko 11 urte luze hauetan borroka kolektiboetan, zerbitzu eta kategoria ezberdinetako borroketan eta lankideen arazo partikularrak konpontzen ibili gara.

ESK-ren ateak zabalik aurkituko dituzu beti. Pertsona batek gure atea jotzen duenean edo telefonoz deitzen digunean, afiliatuta dagoen ala ez galdetu gabe erantzuten zaio.

ESK taldea gara. Langileen eskutik lan egiten dugu, elkarrekin, batzuetan jada antolatuta dauden kolektiboei lagunduz eskatzen diguten guztia emanez eta beste batzuetan borroka antolatuz. Taldea antolatuz lorpen handiak egin ditugu, TALDE-GARAIPEN handiak.

ESK-k irabazi eta karrera profesionala berriz irekitzea ahalbidetu zuen epaia borroka kolektibo baten emaitza izan zen, gure sindikatutik kudeatzen hasi ginen erreklamazioen bidez, batera egindako presioan oinarritu zena.

Urdulizen pribatizazioa gelditzea borroka kolektiboa izan zen, eta ESK-k epaitegietan errematatu zuen, Osakidetzari irabaziz. Borroka hori hemen ere hasi zen. Oso harro gaude gure epaiak ahalbidetu duelako gaur egun 142 Zerbitzuetako Langile egotea Urdulizen.

ESK langile gara. Gure ordezkari gehienak beren zerbitzuetan lan egiten jarraitzen dute; ez daude %100ean liberatuta, horregatik gaude hain konektatuta langileen benetako kezkekin.

 

 

ESKrentzat honako hauek dira Ospitaletako langileek dituzten arazo nagusiak:

  • Lan-karga handiak, langile-falta eta behin-behinekotasun-tasa handia dira, baita kontratuen iraupen laburra. ESK-k beti lan egin du eta egiten jarraituko du, egungo lan kargen azterketa serioetan oinarritutako plantillen birdimentsionamenduaren alde, horrela langileen osasuna hobetuko duten neurriak bultzatuz.

  • Kontziliazioa. Zerbitzu eta kategoria guztietan pairatzen dugun arazo larria da. Gaur egungo zuzendaritzak kontziliazioa zaildu egiten du, lanaldiaren moldaketak sistematikoki ukatuz, baimenak eta lizentziak hartzeko trabak jarriz, lanaldi murrizketak zailduz...

  • ESK-tik lan baldintzen akordio berri bat lortzeko borrokatuko dugu, gai hauek eta beste batzuk hobetzeko. Gure lan-baldintzak 2009an iraungitako testu batek arautzen ditu.  Urte hauetan guztietan mahai sektorialeko sindikatuek ez dute lortu gaurkotzea. Zure botoarekin ESK mahai sektorialera iristen laguntzen badiguzu, akordio berri eta hobe bat lortzeko borrokatuko dugu.

 

Aurkibidera igo ^

 



Emergentziak


Hamarkada bat baino gehiago, ESK lehen lerroan egon da Emergentzietako langileen eskubideak defendatzen. Gure lorpenak ez dira promesa hutsak, herritarrak zaintzen lehen lerroan daudenen bizitza hobetzen duten emaitza ukigarriak baizik.

  • Hurrengo ostegunean, azaroaren 28a, ESKri botoa emateko eskatzen dizugu, Emergentziak hobetzeko borrokan jarraitzeko.

  • Soldata-hobekuntzak lortzen ditugu: Larrialdietako osagarria lortzen dugu langile guztientzat, eta hobekuntzak txanda-aldaketan, zure ahalegina justuki saritzen dela ziurtatuz.

  • Irregulartasunak salatzen ditugu: anbulantzien pribatizazioaren eta prestakuntzan dauden arbitrariotasunen aurka borrokatzen dugu, larrialdi-zerbitzu justu eta eraginkorra bermatzen duten aldaketak lortuz.

  • Zure segurtasuna eta ongizatea defendatzen ditugu: COVID-19aren pandemiaren ondoren, epai historiko bat irabazi genuen babes egokirik ez izateagatik, eta lanean jarraitzen dugu bermatzeko langile guztiek behar diren ekipoak eta prestakuntza izango dituztela beren lana segurtasunez egiteko.

  • Zure lan-eskubideak babesten ditugu: Atsedenaldiak eta soldata-osagarriak aitortzetik hasi eta Bidasoakoa eta Langraizkoa bezalako oinarriak sortu arte, hobeto dimentsionatutako eta antolatutako larrialdi-zerbitzu baten alde borrokan aritu gara.

  • Prekarizazioa salatzen jarraitzen dugu: Larrialdietan langilerik eta baliabiderik ez izateak gure fronteetako bat izaten jarraitzen du. Ez gara geldituko Osakidetzak zuk merezi dituzun lan-
    baldintzak bete arte, gainkarga saihestuz eta zure babes juridikoa bermatuz.

  • Entzun eta jardun egiten dugu: gure afiliatuek aurkeztutako demanda bakoitzean, hor egon gara. Jaioberrien lekualdatzeei buruzko prestakuntzaren defentsatik hasi eta zentro koordinatzaileen lan-baldintzak hobetzeraino, zure ahotsa izan da beti gure lehentasuna.

ESK amore ematen ez duen sindikatua da. Kexak aurkezteaz gain, larrialdietako langile guztiei mesede egiten dieten benetako aldaketak lortzen ditugu. Jarduten, borrokatzen eta irabazten duen sindikatu batean sinesten baduzu, ESK da zure aukera. Bozkatu defendatzen zaituenaren alde.

 

Borrokatuz eta eskubideak irabaziz

  • 2014: Kanpaina bat abiatu genuen larrialdietako langile guztientzako soldata-osagarriak aldarrikatzeko eta txanda-aldaketa hobetzeko. Ebola kasuak lekualdatzean, prestakuntzan arbitrariotasunik ez zegoela eta ekipamendurik ez zegoela salatu genuen. Gainera, arrisku ergonomikoak eta psikosozialak hobetzeko eskatu genuen Bizkaiko Koordinazio Zentroan.

  • 2016-2017: Haurren eta jaioberrien garraioetan baldintza desegokiak salatu genituzten, baita ohatilekin lotutako arriskuak ere. Donostia eta Tolosa arteko anbulantzien pribatizazioaren aurka egin genuen eta Bidasoako basea sortzea lortu genuen kanpaina handi baten ondoren. Larrialdietako langileentzako erasoak prebenitzeko protokolo bat ere eskatu genuen.

  • 2018-2019: Larrialdietako osagarria langile guztientzat lortu genuen, eta familia-laguntza eta etxeko ospitaleratzearekin lotutako eskubide laboralak aitortu ziren. Koordinazio Zentroetako langileen atsedenaldietan egindako irregulartasunak salatu genituen, eta Osakidetza baldintzak hobetzeko behartzea lortu genuen.

  • 2020-2021: COVID-19aren pandemiaren ostean, langileen babes faltagatik epaiketa irabazi genuen. Ohatilekin lotutako ez-betetzeak ere salatu genituen, eta horien erabileran eta prestakuntzan hobekuntzak ezartzea lortu genuen.

  • 2022-2023: Langraizko basea ireki zen, urte luzez egindako eskaera baten ondorioz. Medikuetan soldata-osagarrien ordainketa falta salatu genuen eta eta edoskitzeagatiko arriskuak aitortzea eskatu genuen. Eusko Legebiltzarrean agerraldia egin genuen larrialdietako arazoak azaltzeko eta irtenbideak proposatu genituen.

  • 2024: Errekurtso bat aurkeztu genuen Osakidetzaren aurrean, negoziatutako lan-baldintzak betetzea eta koordinazio-zentroen eta anbulantzien antolaketan hobekuntzak eskatzeko. Larrialdietako langileen eta baliabideen falta salatzen jarraitu genuen, eta lanean izandako COVIDa lan-istriputzat hartzea lortu genuen.

Aurkibidera igo ^

 



Zentralak

Orain arte, ESK sindikatuak ez du hautagaitzarik eta presentziarik izan zentraletan. ESI askotan presente gauden arren, argi dugu zaila dela ezagutzen ez gaituenari botoa eskatzea, baina ziurta diezazukegu gure lehentasuna beti langileen eskubideak defendatzea dela, beti borrokako lehen lerroan mantenduz eta emaitza nabariak lortuz.

Ez duzu ESK sindikatua ezagutzen? Zergatik bozkatu? Datu batzuk emango dizkizugu, ESKn egiten dugun lanaren eta egiten dugun lanaren ideia jakin dezazun.

  • 2020an epai bat irabazi genuen, eta, horren bidez, gaur egun Osakidetzak Karrera Profesionala ordaintzen du.

  • Osakidetzako langile guztientzat lortzen dugu epai bat, etxeko ospitaleratze kasuetan eskubideak aitortzen dituena (ospitaleratzea balitz bezala).

  • Prozesu inbaditzaileetara senideei laguntzeko egun osoko baimenerako eskubidea aitortzea lortu dugu Osakidetzako langile guztientzat.

  • Pandemiaren ondoren, epai historiko bat irabazi genuen babes egokirik ez zegoelako, eta lanean jarraitzen dugu langile guztiek beren lana segurtasunez egiteko beharrezko ekipoak eta prestakuntza izan ditzaten bermatzeko. Duela gutxi lortu dugu epai batek lan-istriputzat aitortzea COVID-19ak lanpostuan eragindako ondorioak.

  • Lan Ikuskaritzara, OSALANera eta Arartekora jotzen dugu beharrezkotzat jotzen dugun guztietan, batez ere arrisku ergonomikoen eta psikosozialen balorazioak eskatzeko, hobekuntzak lortu ahal izateko eta langileen dimentsionamendu egokia egiteko, eta, beraz, langileen kontratazioa handitzeko.

  • Borrokan jarraituko dugu edoskitzea segurtasun-baldintzetan egin ahal izateko, lanpostua egokituz edo lanpostua egokitu ezin denean langileak lan egin beharretik askatuz.

  • Prekarizazioa salatu dugu, eta hala jarraituko dugu behar adina langile egon arte. Langilerik eta baliabiderik eza da gure fronteetako bat.

  • Ez gara geldituko Osakidetzak merezi ditugun lan-baldintzak bete arte. Funtsezkoa da gainkarga saihestea eta babes juridikoa bermatzea.

ESKn entzun eta jardun egiten dugu. Gure afiliatuek aurkeztutako demanda bakoitzean, hor egon gara.

ESK amore ematen ez duen sindikatua da. Kexak aurkezteaz gain, langile guztiei mesede egiten dieten benetako aldaketak lortzen ditugu. Jarduten, borrokatzen eta irabazten duen sindikatu batean sinesten baduzu, ESK da zure aukera. Bozkatu defendatzen zaituenaren alde.

 

Aurkibidera igo ^

 



Gure proposamen guztiak zehatzago ikus ditzakezu. Edo euskal osasun-sistemarako daukagun planteamendu orokorra ere ikus dezakezu: 'Behar dugun Osakidetza'.

 

 

DOPAk antolatutako mahai-ingurua: Osasun ituna aztergai

Donostialdeko Osakidetzako gure atal sindikalak DOPAk pasa den ostegunean Egiako Kultur Etxean antolatutako mahai-inguruan parte hartu zuen. Irakurri

Osasun sailburuaren, Osakidetzako Zuzendari eta Emergentzitako koordinatzailearen agerraldia osasun batzordean

Emergentziak berregituraketaz hitz egin du Sailburuak, osasun larrialdi guztietan denborak eta erantzunaren kalitatea hobetzeko Irakurri

'Bideo-performance' hauekin Osakidetzan behar dugun aldaketa irudikatu nahi izan dugu

  Donostian, Gasteizen, Laudion eta Gurutzetan 'performance' original hauek  egin ditugu, Osakidetza aldatzeko dugun beharra erakusteko. Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56
  • 57
  • 58
  • 59
  • 60
  • 61
  • 62
  • 63
  • 64
  • 65
  • 66
  • 67
  • 68
  • 69
  • 70
  • 71
  • 72
  • 73
  • 74
  • 75
  • 76
  • 77
  • 78
  • 79
  • 80
  • 81
  • 82
  • 83
  • 84
  • 85
  • 86
  • 87
  • 88
  • 89
  • 90
  • 91
  • 92
  • 93
  • 94