Ez dugu ulertzen Osakidetza bezalako erakunde publiko batek onartzea emagin lanpostu akreditaturik ez izatea Arrasate Ospitaleko Amategi Zerbitzuan gertatzen den moduan.

Erizaintza Zuzendariak kontraturiko ordezko emaginak erabiltzen ditu astelehenetik ostiral bitarte, bost orduz, 17:00etatik 22:00etara, erditzeaz ingresaturiko emakumeak edoskitzean laguntzeko, langile hauen kontratazioa prekarizatuz. Baina istorioa ez da hemen amaitzen, erditzen zerbitzuko laguntzaileen antolaketa-kaosa eguneroko ogia dugu, ebakuntza-gelara presaka eta korrika joan behar izaten baitute larrialdi bat ematen bada edo larrialdietako laguntzaileak mugitzen dituzte erditze batean izateko. Honez gain, langile hauek eguneko ospitalea arratsaldez indartu behar izaten dute Erditzeak libre geratzen badira (gogoratu Erditze Zerbitzua Larrialdi Zerbitzu bat dela).

ESI honetan, Oñatiko emakumeek, 2016an, sei emagin desberdin ezagutu dituzte; zaintzen jarraipena, haurdunaldiaren segimendua, eta abar, eraginduta geratzen direlarik, emakumeekiko arretaren kalitate asistentziala kolokan jarriz. Honek, kalitatezko sistema publikoarekiko erabiltzaileen konfiantzan eragina du.

ESK-k aski da! aldarrikatzen du, plantillen dimentsionamiento egoki bat exijitzen dugu, itxurazko kontratuak, ez prekarioak, zerbitzuetan langile finkoak jartzea eta betetzeke dauden lanpostuen finkapena.

 

Bidasoa ospitalea desegiten jarraitzen dute

Apirilaren 14tik aurrera, lehen mailako pediatriako arreta Irungo Osasun Zentroan izango da. Irakurri

Bidasoako ESIa ez da haurrentzako lekua

Osasun Sailak jakinarazi berri du Bidasoako Ospitaleko larrialdietan ez direla 14 urtetik beherako pertsonak artatuko, eta guztiak Donostiako ospitalera bideratu Irakurri

2020-2021-2022-egonkortzeko EPE-ko lanpostuak jabetzan hartzea: ohiko galderak

Destinoko esleipendunaren zerbitzu-erakundearen egoitzan jabetuko dira lanpostuaz langileak, zehazki Langileen Zuzendaritzen bulego publikoetan. Irakurri

Uribe ESIa: Benetako kontziliazioaren alde!

Elkarteratzea Apirilaren 2an, asteazkena, 11:00etan, Urdulizko Ospitaleko ate nagusian Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56
  • 57
  • 58
  • 59
  • 60
  • 61
  • 62
  • 63
  • 64
  • 65
  • 66
  • 67
  • 68
  • 69
  • 70
  • 71
  • 72
  • 73
  • 74
  • 75
  • 76
  • 77
  • 78
  • 79
  • 80
  • 81
  • 82
  • 83
  • 84
  • 85
  • 86
  • 87
  • 88
  • 89
  • 90
  • 91
  • 92
  • 93
  • 94
  • 95
  • 96
  • 97