Debagoienako Ospitale parean egindako konzentrazioarekin, Osakidetzaren eta ospitaletako gerentzien nagusikeria eta prepotentzia salatu nahi izan du ESK sindikatuak.


Medikuen OPEen bezerokeria salatu duten lankideen errepresioa eta zigorra burutzen ari da zentru honetako zuzendaritza.


Ohituegi daude Debagoienako Ospitaleko langileak superbisoreen eta erdiko mandoen jarrera despotikoa eta prepotentea pairatzera: Kartelera aldaketak konstanteak dira, lan ihardunaldien arteko atsedena ez da errespetatzen, orduka kontratatzen da, kontratazio falta larria dago...eta hau guztia zentru honetako gerentziaren babesa eta oniritziarekin.

Ospital honetako zuzendaritza burubelarri dabil disidentzia eta salaketak estali nahian, Darpón eta Juan Luis Diegoren agindupean, "mugitzen dena ez da argazkian aterako" lelo zaharra praktikan jarriz.

Honen guztiaren aurrean ozen esango dugu ESK-ko kideok ez gaituztela isilduko, tinko babestuko ditugula gure sindikatukideak eta haien jarrera etiko akasgabea...eta jarraituko dugula salatzen jeltzaleek kudeatzen dutela guztiona den administrazio publikoa haien kortijoa balitz bezala.

Bidasoa ospitalea desegiten jarraitzen dute

Apirilaren 14tik aurrera, lehen mailako pediatriako arreta Irungo Osasun Zentroan izango da. Irakurri

Bidasoako ESIa ez da haurrentzako lekua

Osasun Sailak jakinarazi berri du Bidasoako Ospitaleko larrialdietan ez direla 14 urtetik beherako pertsonak artatuko, eta guztiak Donostiako ospitalera bideratu Irakurri

2020-2021-2022-egonkortzeko EPE-ko lanpostuak jabetzan hartzea: ohiko galderak

Destinoko esleipendunaren zerbitzu-erakundearen egoitzan jabetuko dira lanpostuaz langileak, zehazki Langileen Zuzendaritzen bulego publikoetan. Irakurri

Uribe ESIa: Benetako kontziliazioaren alde!

Elkarteratzea Apirilaren 2an, asteazkena, 11:00etan, Urdulizko Ospitaleko ate nagusian Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48
  • 49
  • 50
  • 51
  • 52
  • 53
  • 54
  • 55
  • 56
  • 57
  • 58
  • 59
  • 60
  • 61
  • 62
  • 63
  • 64
  • 65
  • 66
  • 67
  • 68
  • 69
  • 70
  • 71
  • 72
  • 73
  • 74
  • 75
  • 76
  • 77
  • 78
  • 79
  • 80
  • 81
  • 82
  • 83
  • 84
  • 85
  • 86
  • 87
  • 88
  • 89
  • 90
  • 91
  • 92
  • 93
  • 94
  • 95
  • 96
  • 97