Kontratazio falta salatzen dugu. Langile falta dela eta, banaketa ezin da amaitu eta egunetan banatu gabeko eremuak sistematikoki uzten dira.

 

Kontratazio eza Gipuzkoako Correosen
Argazkia: Eldiario.es

 

Gipuzkoan Correos y Telégrafos enpresan ordezkaritza duten sindikatu-atalek herritarrei jakinarazi diegu probintzia osoko banaketa-unitateetan kontrataziorik ez dela egiten.

Correoseko langileen egoera inoiz ikusi gabeko mailara iristen ari da. Gipuzkoan kontratazioa oso txikia da eta egoerak okerrera egin du modu esponentzialean. Tejeriako (Egia) karterian, guztira 51 lanpostutatik 19 ez betetzera iritsi da eta horrek egoera oso larria sortzen du, kontuan hartzekoa baita administrazio-jakinarazpenak eta jakinarazpen judizialak metatu egiten direla eta entrega-prozesuko epeak galtzen direla. Iritsiera-abisuak ere epe laburrarekin, edo iraungita, banatzen dira. Kontratazio-falta larri horrekin, ezin zaie kalitatezko posta-zerbitzu unibertsalik eman herritar guztiei. Horri guztiari gehitu behar zaio hainbat alditan ez dela banaketa amaitzen, eta sistematikoki egun batzuetan banatu gabeko guneak daudela.

Kontratazio-gabezia horri gehitu behar diogu 2012. urteaz geroztik Donostian bakarrik 32 lanpostu ezabatu direla eta horrek ondorio argiak dituela: lan-baldintzen prekarizazioa, lan-kargen antolaketa kaotikoa, zerbitzu eskasa…

Egoera horrek bere horretan badirau, ez da baztertzen mobilizazioak egitea probintzia osoan lanpostu guztiak betetzeko eskatzeko, bai banaketa-unitateetan, bai USEtan, bai Bezeroen Arretarako Bulegoetan.

CCOO, LAB, ESK, UGT, ELA

 

Correosen akordioaren aurka mobilizatzeko deia luzatzen dugu

CIG, LAB, SIPCTE, ESK, Intersindical Canaria, ELA eta Intersindical Valenciana sindikatuok dei egiten dugu apirilaren 10ean posta publiko eta kalitatezkoaren Irakurri

Greba Correos-en, enplegua suntsitzearen eta eskubideak murriztearen aurka

ESK eta ELA sindikatuok bat egin dugu Correosen martxoaren 14rako, ostiralerako, deitutako grebarekin, eta bertan parte hartzeko deia egin nahi Irakurri

Correosen eskubideak eta kalitatezko zerbitzua bermatuko dituen hitzarmen baten alde

Enpresak eta CCOO, UGT, CSIF eta Sindicato Libre sindikatuek akordio bat sinatu dute, milaka lanpostu suntsitzea eta Correoseko langileen baldintzak Irakurri

Bizkaiko Correoseko langileei isunak, bere lana baliabiderik gabe egitearen ondorioz

Correoseko langileei isuna jartzen ari zaie zamalanetarako guneetan, enpresak ez duelako Bilboko TAOren aplikazioa instalatzen banaketa-ibilgailuetan. Correosi eskatzen diogu langileei Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9