Txurdinagabarri egoitzako langileen egoera jasanezina da eta egoera hori aldatzeko mobilizazioen beharra ikusten dugu.

 

Txurdinagabarri egoitza

 

«  Txurdinagabarri egoitzan  ez dira gehitu ez langileak, ez erizaintzako gutxieneko langileak »

 

Enpresa-batzordean gauden ELA, LAB eta ESK sindikatu-atalak, Bilboko Txurdinagabarri egoitzako zuzendaritzak eramaten gaituen bidetik jasanezina da. Zuzendaritza hau gure lan-baldintzekin eta eman behar dituen zerbitzuekin jolasten ari da.

 

Baldintza txarrak Txurdinagabarri Egoitzan

Lan-kargek gora egiten digute, lanpostu guztiak ez baitaude beteta; txanda-lerro osoak bete gabe daude, eta solairu bakoitzeko langile eta erdi falta dira. Gainera, baja medikoan edo beste edozein baimenetan dauden langileak ez dituzte betetzen.

Horrek eragina du gugan, baina, ezin bestela izan, gure adinekoei ematen zaien zerbitzuan ere: dutxak murriztuz, ez dira errespetatzen altxatzeko orduak, zaintza-premia handienak dituzten erabiltzaileen kopurua handitu egin da, baina ez dira gehitu ez langileak, ezta erizaintzako gutxieneko langileak ere. Eta ez da hemen amaitzen, zentroko gerentearen erantzun txarrak jasotzen ditugu etengabe.

 

Mobilizazioak baldintza duinen alde

Baldintza duinetan lan egitea eta zuzendaritzak neurri zehatzak har ditzala lanpostu guztiak betetzea eskatzen dugu. Plantillako langileen kopurua handitu behar dute, plantillari egonkortasuna eman behar diote, lanaldi osoko kontratu mugagabeak eginez eta enpresaren jarrera txarra bertan behera utziz.

Horregatik, martxoaren 24an 17:00etatik 18:00etara Txurdinagabarri Egoitzaren aurrean antolatu dugun kontzentrazioan parte hartzera animatzen zaituztegu.

Batasunak indartzen gaitu.

 

#ErresidentziakBorrokan

 

Eusko Jaurlaritzak autoritarismoa alde batera utzi eta lan-baldintzak hobetu behar ditu

Eusko Jaurlaritzak Ertzaintzarekin lortutako akordioak erakusten du bere ardurapeko 100.000 pertsonen lan-baldintzak hobetu daitezkeela. Martxoaren 18an, asteartean, elkarretaratzea egingo dugu Irakurri

Santiagoko larrialdiak, erabakimen handiko zentro bat?

Santiagoko larrialdiak, erabakimen handiko zentro bat? 2025 martxoak 04 Gasteizko Santiago Ospitaleko larrialdiak ireki izana salatzen dugu, langileen kopurua nabarmen Irakurri

Correosen eskubideak eta kalitatezko zerbitzua bermatuko dituen hitzarmen baten alde

Enpresak eta CCOO, UGT, CSIF eta Sindicato Libre sindikatuek akordio bat sinatu dute, milaka lanpostu suntsitzea eta Correoseko langileen baldintzak Irakurri

EITB euskalduna, zuzendaritzatik hasita!

Geure kezka agertu nahi dugu, EITBko zuzendaritza-postuak hautatzeko prozesuetan ez direlako euskararen ezagutzaren eskakizuna betetzen ari. EITBko Zuzendaritzari galdatzen diogu Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48