Urriaren 25eko grebaren ondoren egindako aurrerapenek, gutxienekoak izan arren, itxita zeuden aldarrikapen askori heltzea ahalbidetzen dute. Martxan dauden erakunde guztien aurrekontuen negoziazioarekin eta aldarrikapenei heltzeko aukerarekin, estutzeko ordua da.

 

« Orain, aurrekontuen negoziazioa abian dela eta aldarrikapen irekiei heltzeko aukerarekin,  estutzeko unea da  »

 
Bihar, abenduak 19, EAEko sektore publikoko langile guztiak grebara deitu ditugu, joan den urriaren 25eko grebaren ondoren, egindako aurrerapenak oso txikiak izan arren, Pedro Sanchezen inbestidurarako EAJren eta PSOEren arteko akordioak aldaketa txiki bat ekarri du, grebara garamatzan aldarrikapen askori heltzeko aukera ematen duena. Laburbilduz, entzuten digute, baina gutxi, Epik bere platanoa belarrian duen kasuan bezala...

Horregatik, ozen eta argi entzun diezaguten, uste dugu orain dela garaia, erakunde guztien aurrekontu-negoziazioarekin eta aldarrikapen irekiei heltzeko aukerarekin, euskal sektore publikoaren lan-baldintzak hobetzeko eta, horrekin batera, zerbitzu publikoak indartzeko.

Izan ere, galdutako erosteko ahalmena berreskuratu nahi dugu, pribatizazioak gelditu, zerbitzu publikoak indartzeko behar den adina enplegu publiko sortu eta egonkortasuna lortu, langileak eta zerbitzuak indartu lan-kargak arintzeko, berdintasunerako bidean aurrera egingo duten politika feministak bultzatzeko, plantilla guztiak euskalduntzeko neurri eraginkorrak eta bizitza pertsonala, lana eta familia uztartu ahal izateko lanaldia murriztu.

 

 

Abenduak 19: greba eta mobilizazioak

Horregatik guztiagatik, bihar, abenduak 19, EAEko langile publikoak grebara!

Deialdi nagusiak hiriburuetan izango dira 11:30ean:

  • Donostia: Bouledar.
  • Bilbo: Bilbo
  • Gasteiz: Bilbo plaza

 

Borroka da bidea!

 

 

Eusko Jaurlaritzak autoritarismoa alde batera utzi eta lan-baldintzak hobetu behar ditu

Eusko Jaurlaritzak Ertzaintzarekin lortutako akordioak erakusten du bere ardurapeko 100.000 pertsonen lan-baldintzak hobetu daitezkeela. Martxoaren 18an, asteartean, elkarretaratzea egingo dugu Irakurri

Santiagoko larrialdiak, erabakimen handiko zentro bat?

Santiagoko larrialdiak, erabakimen handiko zentro bat? 2025 martxoak 04 Gasteizko Santiago Ospitaleko larrialdiak ireki izana salatzen dugu, langileen kopurua nabarmen Irakurri

Correosen eskubideak eta kalitatezko zerbitzua bermatuko dituen hitzarmen baten alde

Enpresak eta CCOO, UGT, CSIF eta Sindicato Libre sindikatuek akordio bat sinatu dute, milaka lanpostu suntsitzea eta Correoseko langileen baldintzak Irakurri

EITB euskalduna, zuzendaritzatik hasita!

Geure kezka agertu nahi dugu, EITBko zuzendaritza-postuak hautatzeko prozesuetan ez direlako euskararen ezagutzaren eskakizuna betetzen ari. EITBko Zuzendaritzari galdatzen diogu Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48