Zerbitzu publikoak indartzeko eta soldata eta enplegua hemen adosteko eragiten jarraitzeko, martxoaren 12an greba EAEko sektore publiko osoan.

 

« EAJk eta PSOEk  ez dute benetako pausorik eman  hemen soldata eta enplegua erabakitzeko aukera egoteko »

 

Urriaren 25ean eta abenduaren 19an egin genituen greba eta mobilizazioak, arrakastatsuak eta eraginkorrak izan ziren, patioa mugitu zuten, eta eragiten jarraitzeko bidea erakutsi ziguten. Zerbitzu publikoak indartzeko adostutako aldarrikapenak gauzatzeko borrokan segida eman behar zitzaiela aurreratu genuen, eta dagoeneko hitzordu berria zehaztu dugu ELA, LAB, CCOO, STEILAS eta ESK sindikatuok: Martxoak 12.

 

Borroka irmoa eta dinamika sendoa

Erronka handiak borroka tinkoa eta dinamika sendoa behar du. Egiten ari garen borrokarekin jendarteak egoeraz jabeagoa da, eta alderdi eta erakundeen diskurtsoa eta jokabidea baldintzatu ditugu.

EAJ eta PSOEren arteko inbestidura akordioak soldata eta enplegua hemen erabaki ahal izateko ate bat ireki zezakeen arren, ez da benetako pausorik eman hori lortzeko ordea. Horren adibide argia da honako hau: Eusko Legebiltzarrak 2024rako onartutako aurrekontuetan, 19. artikuluak jasotzen du Madrilek soldatetan eta enpleguaren arloan hartzen dituen erabakiak bete behar direla. Birjartze tasak balizko kentzearen inguruan Madriletik botatakoa iragarpen batean geratu da, eta iragarpen hori gauzatuko balitz, hemengo eremu ezberdinetako agintarien borondatea baldintzatu beharko dugu, enplegu publikoa deusezten eta pribatizazioak sustatzen jarrai ez dezaten. Euskal alderdi politikoei ere, beraien botoak Madriletik ezarritako betoak galarazteko eskatu diegun arren, egun beto horiek mantentzen dira.

Horregatik, aste gutxi barru landuko diren Estatuko Aurrekontuen Legean beto horiek kentzearen alde egiteko eskatu behar diegu beste behin ere.

 

 

Martxoaren 12an greba sektore publikoan

Euskal langile publikoak gure lan baldintzak Euskal Herrian erabakitzeko eta zerbitzu publikoak indartzeko, MARTXOAREN 12an SEKTORE PUBLIKOKO LANGILEOK GREBARA ETA KALERA!!!.

  • Estatutik datozen mugak ez onartu, inposiziorik eta betorik ez!

  • %10eko soldata igoera orain eta aurreko zorra berreskuratu

  • Enplegua sortu eta egonkortu, behin-behinekotasuna %8tik behera.

  • Publikoa indartu, pribatizaziorik ez, publifikatzeko planak adostu

  • Lan kargak arindu, osasuna bermatu

  • Politika feministak, berdintasun-plan erreal eta eraginkorrak adostu

  • Administrazioak eta langileak euskaraz, iruzurrik ez

  • Jardunaldiaren murrizketa, 32 orduko lan astearen norabidean

 

ELA • LAB • CCOO • STEILAS • ESK

 

Eusko Jaurlaritzak autoritarismoa alde batera utzi eta lan-baldintzak hobetu behar ditu

Eusko Jaurlaritzak Ertzaintzarekin lortutako akordioak erakusten du bere ardurapeko 100.000 pertsonen lan-baldintzak hobetu daitezkeela. Martxoaren 18an, asteartean, elkarretaratzea egingo dugu Irakurri

Santiagoko larrialdiak, erabakimen handiko zentro bat?

Santiagoko larrialdiak, erabakimen handiko zentro bat? 2025 martxoak 04 Gasteizko Santiago Ospitaleko larrialdiak ireki izana salatzen dugu, langileen kopurua nabarmen Irakurri

Correosen eskubideak eta kalitatezko zerbitzua bermatuko dituen hitzarmen baten alde

Enpresak eta CCOO, UGT, CSIF eta Sindicato Libre sindikatuek akordio bat sinatu dute, milaka lanpostu suntsitzea eta Correoseko langileen baldintzak Irakurri

EITB euskalduna, zuzendaritzatik hasita!

Geure kezka agertu nahi dugu, EITBko zuzendaritza-postuak hautatzeko prozesuetan ez direlako euskararen ezagutzaren eskakizuna betetzen ari. EITBko Zuzendaritzari galdatzen diogu Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9
  • 10
  • 11
  • 12
  • 13
  • 14
  • 15
  • 16
  • 17
  • 18
  • 19
  • 20
  • 21
  • 22
  • 23
  • 24
  • 25
  • 26
  • 27
  • 28
  • 29
  • 30
  • 31
  • 32
  • 33
  • 34
  • 35
  • 36
  • 37
  • 38
  • 39
  • 40
  • 41
  • 42
  • 43
  • 44
  • 45
  • 46
  • 47
  • 48