Eusko Jaurlaritza eta Europear legebiltzarraren hauteskunde garrantzitsuen atarian gaudelarik, erabat kezkagarria da Bizkaiko Correoseko banaketa unitateak duten egoera.

 


 

« Plantilla ezarritakoaren  % 50etik behera  egotea, gainerakoei gainkarga, estresa eta bajak ekartzen die »

 

Unitate gehienetan, ezarritako langilegoaren %50 a bakarrik ari da lanean, honek zera suposatzen duelarik:

  • Lan zentroetan milaka notifikazio daude pilatuta banatu gabe.

  • Postaria ez dela etxeetara egunero joaten naiz eta horrela agindu Posta Zerbitzu Unibertsalak, hiritarrak 4 eta 5 egunetan postarik gabe utziz.

  • Egunero, lan karga dela eta, lan baldintzak okertuz doaz: ez dugulako zehazturik egin beharreko lana, amaigabeak diren ibilbide berriak egin behar ditugulako eta hiritarreei zerbitzu on bat ez diogulako ematen.

  • Baldintza hauek langileengan frustrazioa areagotzen du ezin bait dugulako, denbora falta gatik, bildaketak eraman eta hauen aukeraketa egin behar dugulako errentagarritasun ekonomikoaren arabera eta ez ordea bildaketen garrantziaren arabera. Honetaz gain, lan karga eta lan-estresaren ondorioz lanerako ezintasunezko bajak gehiagotzen ari dira.

 

Bezeroei arretan eta logistikan ere

Bezeroei arreta egiten duten ofizinek ere ez dute egoera hobeagorik, hauetan nabaria da jardunaldi partzialen handitzea. Honek suposatzen ordu osagarrien abusua eta momentuko tendentziak bermatzen du funtzio komertziala hiritarrei arreta zerbitzu on bat ematea baino.

Gauza bera ari da gertatzen logistika zentroetan. Bizkaian bidalketak kudeatzeko bi zentro ditugu Etxarriko  Lezama-Leguizamon poligonoan  eta Basauriko  Lapatzan poligonoan daudenak. Lan zentro hauetan aipagarriena lan baldintzen hondatzea eta kontratu partzialen gehitzea eta hauek duten aniztasuna: 5 orduko kontratuak astelehenetik ostiralera edo asteartetik larunbatera, 5 orduko kontratuak larunbatetan, jai egunetan eta asteartetan edo larunbatetan, jai egunetan eta astelehenetan.


Argazkia: EITB

 

Lanuzteak martxoan eta apirilean

Egoera honen haurrean eta hainbatetan Correoseko zuzendaritzarekin bilera bat eskatu eta erantzunik jaso ez dugunez, Enpresa Komitea eta Langileon Junta, langileria entzun eta gero, martxoaren 25, 26 eta 27an eta apirilaren 2, 3 eta 4ean  bi orduko lanuzteak deitu ditugu.

  • Banaketa zerbitzua: 12:30etatik 14:30ak arte eta 14:30etatik 16:30ak arte.

  • Bulegoetan: 13:00etatik 15:00ak arte eta 14:30etatik  16:30ak arte.

  • CTP eta CT: 07:00etatik  09:00ak arte eta 19:00etatik  21:00ak arte.

 

Salatu eta exijitzen dugu

  • Lanpostuen estaldura falta salatzen dugu.

  • Lan baldintza duinak exijitzen ditugu.

  • Kalitatezko Posta Zerbitzu Publiko baten defentsa ealdarrikatzen dugu.

  • Posta Zerbitzu Unibertsalaren betetzea exijitzen dugu. 
 

CCOO – ESK – CSIF – LAB – UGT - ELA

 

Correosen akordioaren aurka mobilizatzeko deia luzatzen dugu

CIG, LAB, SIPCTE, ESK, Intersindical Canaria, ELA eta Intersindical Valenciana sindikatuok dei egiten dugu apirilaren 10ean posta publiko eta kalitatezkoaren Irakurri

Greba Correos-en, enplegua suntsitzearen eta eskubideak murriztearen aurka

ESK eta ELA sindikatuok bat egin dugu Correosen martxoaren 14rako, ostiralerako, deitutako grebarekin, eta bertan parte hartzeko deia egin nahi Irakurri

Correosen eskubideak eta kalitatezko zerbitzua bermatuko dituen hitzarmen baten alde

Enpresak eta CCOO, UGT, CSIF eta Sindicato Libre sindikatuek akordio bat sinatu dute, milaka lanpostu suntsitzea eta Correoseko langileen baldintzak Irakurri

Bizkaiko Correoseko langileei isunak, bere lana baliabiderik gabe egitearen ondorioz

Correoseko langileei isuna jartzen ari zaie zamalanetarako guneetan, enpresak ez duelako Bilboko TAOren aplikazioa instalatzen banaketa-ibilgailuetan. Correosi eskatzen diogu langileei Irakurri
  • 1
  • 2
  • 3
  • 4
  • 5
  • 6
  • 7
  • 8
  • 9